Basque Culinary Centerrek ikasleen praktiketarako nazinoarteko jatetxe-sarea osotu dau
2012-04-13 16:29 Jan edanakBasque Culinary Centerreko ikasleek, graduatzen direnean, mundu zabaleko jatetxeetan profesional onenekaz urtebeteko kanpo-praktikak eginak izango ditue. 65 jatetetxeko sarea osotu dabe, eta laster 250 izango dira, ikasleek mailaz maila aurrera egin ahala, zentroko arduradunek azaldu dabenez.
Basque Culinary Centerreko ikasleek, graduatzen direnean, mundu zabaleko jatetxeetan profesional onenekaz urtebeteko kanpo-praktikak eginak izango ditue. 65 jatetetxeko sarea osotu dabe, eta laster 250 izango dira, ikasleek mailaz maila aurrera egin ahala, zentroko arduradunek azaldu dabenez.
Aitatutako 65 jatetxeetatik, % 50 Gipuzkoakoak dira, % 15 Bizkaikoak, % 15 Arabakoak, eta ganerako % 20, estadu espainiarrekoak.
Mondragon Unibersidadeko Gastronomia eta Sukaldaritza Arteen Graduko ikasleek lehenengo urtetik egingo ditue praktikak. Ikasleak munduko profesionalik onenekaz lan egin ahal izango dabe, holan nazinoarteko punta-puntako gastronomiaren eta elikagaien errealidadea bertatik bertara ezagutuko dabe.
Ikasturte bakotxean, jatetxeak aldatu egingo dira. Lehenengo urtean, 100 orduko praktikak izango dira, eta batez be teknika tradizionalak lantzen dituen jatetxeak iznago dira. Jetetxe gehienak Euskal Herrikoak edo ingurukoak izango dira.
Bigarren ikasturtean, ikasleek Michelin izarrak dituen estadu espainiarreko jatetxeetara joango dira, 150 orduko praktikak egitera; eta, hirugarrenean, munduko jatetxerik onenetako batera joango dira, hiru hileko egitaldia egitera. Graduko azkenengo urtean, ikasleak aukeratutako espezialidadearen arabera, jatetxe edo enpresa jakin bat egokituko jako, sei hileko egonaldia egiteko. Bertan, enpresak eskatutako proiektu erreal bat edo aukeratutako ibilbideari lotutako ekintzailetza-proiektu bat egin beharko dau ikasleak.
Mondragon Unibertsitateko Gastronomia eta Sukaldaritza Arteen Gradua lau urteko titulazio ofiziala da. Gradua unibersidade-sarbidea dauken gazteei dago zuzenduta batez be. Graduko ikasketak finantzatzeko hainbat aukera dagoz, eta berezko beka-sistema bat be badago. Lau ezagutza-arlo handi ditu: Sukaldeko, Jangelako eta Sommeliertza Teknikak; Negozinoaren Kudeaketa; Zientzia eta Teknologia; eta Kultura eta Artea. Gaztelaniaz eta ingelesez emoten da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!