Durango Ardo Saltsan feriak 52 upategi batuko ditu
2013-03-21 13:32 Jan edanakDurango Ardo Saltsan azoka eno-gastronomikoa egingo da datorren zapatuan, martiaren 23an, Durangoko Landako Gunean; seigarren edizinoan 52 upategik parte hartuko dabe eta 140 ardao marka izango dira erakusgai. Bestelako produktuak be izango dira, besteak beste, orioa, pernil iberikoa, izokin eta hegaluze ketuak, tomate iberikoa, gaztaiak, antxoak eta kafea.
Durango Ardo Saltsan azoka eno-gastronomikoa egingo da datorren zapatuan, martiaren 23an, Durangoko Landako Gunean; seigarren edizinoan 52 upategik parte hartuko dabe eta 140 ardao marka izango dira erakusgai. Bestelako produktuak be izango dira, besteak beste, orioa, pernil iberikoa, izokin eta hegaluze ketuak, tomate iberikoa, gaztaiak, antxoak eta kafea.
Aurtengo produktu kutuna itsasokoa izango da: mariskoa. Hurreratzen diranek aukerea izango dabe txangurrua, nekorak, txirlak, magurioak eta ezkirak probetako. Gastronomia finena eskainiko dabe, batetik, ostra asturiarrak bizirik egosiko dituan pulpeiro batek eta, bestetik, sukaldaritza txikia prestauko dauen Iñaki Uribek.
Antolatzaileek jakinarazo dabenez, goizez 11:00etan zabalduko ditue ateak, 15:00ak arte, eta arratsaldez, 17:00etatik 21:00etara izango dira zabalik. Ardao eta delikatesen paradisua izan nahi dauen azokan parte hartzeko interesa dabenek 15 euro ordaindu beharko dabe. Egunean zehar hainbat ekintza gauzatuko dira: Baristen I. Lehiaketea, Show Cooking, Valenciso eta Agricola de Labastida upategien dastatze komentatua eta, eguna amaitzeko, Itsu-Itsuan Dastatzea IV. Ardo Saltsan Lehiaketea.
Landako Gunearen barruan aukerea izango da 200 ardao -baltz, gorri, zuri, apardun eta oparoak- baino gehiago probetako. Hurreratzen diranei dastatze-kita emongo deutsee dendan, hau da, kopa bat, informazino-orria eta ardaoen zerrendea prezioakaz. Ardaoen lagungarri, bertan prestautako delikatesen produktuak eta pintxoak jateko aukerea izango da tiketak erosita. Edizino honetan handitu egin da jateko zerbitzua; sukalde txikiko jatekoez gan, Saltsan catering etxeak prestautako platerak be egongo dira.
Era berean, badago beste barrikuntza bat: Kiribil argazki erakusketa poetikoa, Gotzon Garaizabalek eta Peru Magdalenak alkarlanean egindako artelana. Kiribila da artisten inspirazino iturri, liluragarri, eta hori islatu nahi izan dabe.
Durangoko Turismo Bulegoak programa berezia proposatu dau, honakoa hartzen dituana: ostatua, gosaria, feriarako sarrerea eta herriko bisita audio-gidatua. Eskaintza honek aukera desbardinak ditu 47 eta 90 euro bitartean, eta erreserbak egiteko 94 603 39 38 telefonora deitu behar da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!