Josean Alijak eta Ferran Adriák gastronomia eta sormenaz jardungo dabe Guggenheim museoan

Bizkaie! 2012-10-23 12:40   Jan edanak

Josean Alija eta Ferran Adrià sukaldariburuek berbaldi bana eskainiko dabe Bilboko Guggenheim museoan, Gastronomia eta Sormena izeneko jardunaldien barruan. Nerua jatetxeko arduraduna izango da lehenengoa, hilaren 23an, 18:30ean.

Josean Alija eta Ferran Adrià sukaldariburuek berbaldi bana eskainiko dabe Bilboko Guggenheim museoan, Gastronomia eta Sormena izeneko jardunaldien barruan. Nerua jatetxeko arduraduna izango da lehenengoa, hilaren 23an, 18:30ean.

15 urtez museo bateko sukaldari: jakintzearen bilakaerea eta hedapena berbaldian Josean Alijak Guggenheim Museoko gaur egungo gastronomia proiektuaz jardungo dau, urteotan bere sukaldaritzeak izandako bilakaerea be berbagai izango dau. Michelin izarra jaso eban igaz Neruak; horrezaz gan, Repsol gidako 3 Eguzki ditu, eta Chef de L’Avenir izentau eben 2011n.

Guggenheim museoko Nerua jatetxearen buru izandako urteetako sasoi bakotxeko plater esanguratsuenen sormen-prozesua azalduko dau. Hamabost urteotako bidai gastronomikoa izango da, azken baten. Berbaldiaren amaieran, publikoak Alijagaz barriketan egiteko aukerea eukiko dau.

Ferran Adrià elBulli jatetxeko buruaren berbaldia zemendiaren 9an izango da, 18:30ean. Sukaldaritzearen lengoaia hitzaldian Adriàk bere gastronomia-pentsamenduaren gakoak aurkeztuko ditu, hau da, bere oinarria eta mamina. Urte askoan munduko sukaldari onena izan da kataluniarra, gaur egun haren jatetxea elBulli fundazino ekologikoa da, eta gastronomiaren munduan segiduten dau beharrean.

Adriàren berbaldiaren ostean, Documenting Documenta. El Bulli en Kassel dokumentala proiektauko dabe. Sukaldariak Documenta arte garaikideko azokan 2007an egindako lana azaltzen dau. Amaieran, mahai-ingurua egingo dabe ganera.

Berbaldietarako sarrerak doban dira, eta daborduko eskugarai dagoz Museoko Lagunen txarteldegian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu