Getxoko 9. Gaztai Azokeak 18 gaztaigile batuko ditu eguenetik domekara bitartean
2013-03-07 11:10 Jan edanakGetxoko 9. Gaztai Azokea egingo da eguenetik domekara, martiaren 7tik 10era bitartean eta jatorri anitzeko 18 gaztaigile batuko ditu Algortako Geltokia plazan kokatuko diran saltokietan.
Getxoko 9. Gaztai Azokea egingo da eguenetik domekara, martiaren 7tik 10era bitartean eta eta jatorri anitzeko 18 gaztaigile batuko ditu Algortako Geltokia plazan kokatuko diran saltokietan, Getxoko Kultur Etxeko iturriek jakinarazo dabenez.
Ohikoa dan legez, publikoak zenbait mueta eta jatorriko gaztaiak probau eta erosi ahal izango ditu lau egunetan zehar, besteak beste, Casarreko opila, ahuntz-gaztaia, titi-gaztaia, Kantabriako gaztaia, Montbru (Katalunia), Guara ardi-gaztaia (Aragoi), Idiazabal, Valsequillo (Kanariar Uharteak) eta Erronkariko gaztaia.
Danetara, 18 saltoki izango dira Getxon, jatorri anitzeko produktoreenak. Holan, aurten Extremadura, Frantzia, Gaztela eta Leon, Araba, Bizkaia, Italia, Galizia, Kanariar Uharteak, Kantabria, Asturias, Gaztela-Mantxa, Suitza, Valentzia, Balear Uharteak eta Kataluniako gaztaigileek beren produktuak eskainiko deutseez hurreratzen diran guztiei. Azokearen ordutegia goizeko 11:00etatik 14:30era eta arratsaldeko 17:00etatik 21:30era izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!