Enologia barritzailearen ganeko masterra antolatu dau EHUk hirugarrenez
2012-06-20 11:47 Jan edanakKonsumitzaileen gustuei erantzuteko eta produktua merkatuaren eskarira bideratuko daben joera barriak topetako, UPV/EHUko Enologia Barritzailea Unibersidade Masterra abiatu zan 2010/11 ikasturtean. Aurten, masterraren hirugarren edizinoa egingo dabe Gasteizen, irailean. Izena emoteko epea zabalik dago
Azkenengo urteotan, nabarmen aldatu da ardaoa konsumiduteko modua. Orain dala gitxira arte, mahaiko ardaoaren konsumitzaileak ziran nagusi; gaur egun, barriz, eskaria asko banatu da. Erosle barriek gero eta garrantzi handiagoa emoten deutse kalidadeari. Eskaereari aurre egiteko, upeltegietako nagusiek, enologoek eta ardaoaren marketin-arduradunek euren ardaoek konsumitzailearen gustu eta nahiei erantzuten deutsen aztertu behar izan dabe.
Konsumitzaileen gustuei erantzuteko eta produktua merkatuaren eskarira bideratuko daben joera barriak topetako, UPV/EHUko Enologia Barritzailea Unibersidade Masterra abiatu zan 2010/11 ikasturtean. Aurten, masterraren hirugarren edizinoa egingo dabe Gasteizen. Ikastaroaren helburu nagusia ardaoaren ezaugarri sensorialak (saborea, usaina, etab.) konsumitzailearen gustuetara egokitzeko estrategiak lantzea da.
Masterraren prestakuntza-programearen zati bat, hain zuzen be analisi sensorialaren teknikakaz lotutako irakasgaien moltsoa, European Sensory Science Society-k zabaldutako unibersidade-ikastaroen artean sartu dabe. Holan, prestakuntza-erreferentzia bihurtu da Europan.
Arabako ekonomiaren zati handia da ardaogintzea, horregaitik masterrak Arabar Errioxako upeltegi garrantzitsuenetako batzukaz lankidetzea abiatu dau. Horren ondorioz, ikasleek derigorrezko praktikak Arabako enpresetan egiteko aukerea daukie.
Enologia Barritzailea enologiaren arloan estadu espainiarrean eskaintzen diran hiru unibersidade-master ofizialetako bat da. Masterrak 60 kreditu ditu, eta kredituok ikasturte akademiko batean edo batzuetan egin daitekez. Ikastaroan hainbat moetako eta munduko mahastizaintza- eta ardaogintza-eremu nagusietako ehun ardaotik gora ebaluetan ditue. Diziplina anitzeko masterra da, eta lau zutabe nagusi ditu: mahastizaintzea, enologia, analisi sensoriala eta marketina/merkaturatzea. Nahitaezko 4 irakasgaiak hautazko irakasgaien kredituekaz osotzen dira. Modu horretan, ikasleak, neurri handi batean, bere curriculuma diseinauko dau, nahi dauen profil profesionalaren arabera.
Irailaren amaieran hasiko da ikasturtea. Daborduko, 15 eskaera jaso ditue, eta gehienez 25 leku dagoz. Masterrak profesional kualifikatuak trebatu gura ditu, bai ardaoaren analisi sensorialean bai barritzeko gaitasunean bai mahastizaintza- eta ardaogintza-arloko produkzinoan eta merkaturatzean be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!