35 euskal enpresa Madrilgo Gourmets 2013 azokan

Bizkaie! 2013-04-09 11:12   Jan edanak

Gourmets 2013 Klubaren Nazinoarteko Aretoan 35 euskal enpresak parte hartzen dabilz egunotan. Azokea Madrilgo Ifema erakustazokan egingo da, eguenera bitartean.

Gourmets 2013 Klubaren Nazinoarteko Aretoan 35 euskal enpresak parte hartzen dabilz egunotan. Azokea Madrilgo Ifema erakustazokan egingo da, eguenera bitartean. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak antolatu dau enpresen partaidetzea, elikaduraren industriaren sustapena babesteko jardueren barruan.

Delicatessen dalako produktuen egileen eta kontsumitzaileen arteko alkargunea da Gourmets Aretoa. Kalidadezko gastronomiaren sektoreko erreferentziazko ekitaldia bihurtu da. Aurten, erakusketa eremua igazkoa baino handitxuagoa da, % 6 hain zuzen be. Danetara, 1.188 enpresa erakusle batu dira. Igaz 74.232 profesional izan ziran azokan, eta aurten kopuru hori gainditzea espero dabe antolatzaileek.

Euskal enpresen erakustokia laugarren pabilioian kokatu dabe. EAEren standean dastaketa edegiko gune bat prestau da, eta bertan upategi bakotxak hainbat erreferentzia emongo ditu bere ardaoak sustatzeko. Sagardao dastaketa komentauak egingo ditue, Petri Eusko Label Sagardo Naturalagaz, eta Gorrotxategi-Xaxueta enpreseak egunero katiluko txokolatea bizkor-bizkor zelan egin erakutsiko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu