2012an be kalidade oneko txakolina izan da Bizkaian
2013-03-05 12:03 Jan edanakBizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturearen Kontseilu Arautzaileak emondako datuen arabera, danetara, 1.647.674 litro txakolin egin ditue, 2011n baino 5.000 litro gehiago. Gehiena txakolin zuria izan da, % 98,7, hain zuzen be; gorria % 0,23 eta txakolin baltza % 0,67; ganerakoan, ardao bereziak dagoz (mahats batze berantiarrekoak eta bisdunak).
Azken urteotako jokereari eutsiz, 2012a be urte ona izan da adituen berbetan; Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturearen Kontseilu Arautzaileak emondako datuen arabera, danetara, 1.647.674 litro txakolin egin ditue, 2011n baino 5.000 litro gehiago. Gehiena txakolin zuria izan da, % 98,7, hain zuzen be; gorria % 0,23 eta txakolin baltza % 0,67; ganerakoan, ardao bereziak dagoz (mahats batze berantiarrekoak eta bisdunak). Alderik ez da egon azken urte bietako txakolin uztetan Bizkaian; kalidadea, barriz, hobea izan da. Danetara, miloe eta erdi litro txakolin baino gehiago egin ditue eta batez be barruko merkatuan saldu dabe; aitagarria ia-ia % 7 igon dirala barruko salmentak.
Upategiei jagokenez, aurten be azken hamar urteotako joera bera igarri da, hau da, gero eta upategi gitxiago dago (urtebeteko tartean, 50etik 47ra) baina gero eta gehiago dira landutako hektareak eta, beraz, egindako txakolin bolumena. Txakolin egileak 238 ziran 2011. urtean eta 2012an, barriz, 223.
Kontuak kontu, erronka nagusia da txakolin hori guztia non saldu. Aurten, esaterako, ia %7 igon dira barruko salmentak baina kanpokoak % 27 murriztu dira, batez be, AEBetako merkatuan. Europa mailan, ostera, Frantzian, Britainia Handian eta Holandan, hobetzen doaz Bizkaiko txakolinaren salmentak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!