Eroskik sentsibilizazino-kanpainea inaugurau dau Bilbon elikadura osasungarriaren eta konsumo arduratsuaren ohiturak zabaltzeko
2012-07-05 13:05 Jan edanakEroskik sentsibilizazio-kanpainea jarri dau abian elikadura osasungarriaren eta konsumo arduratsuaren ohiturak herritarren artean zabaltzeko; autobus bat izango da horren ardatz nagusia, eta datozen bost hileotan Euskadiko eta Nafarroako 70 herrialdetan baino gehiagotan izango da.
Eroskik sentsibilizazio-kanpainea jarri dau abian elikadura osasungarriaren eta konsumo arduratsuaren ohiturak herritarren artean zabaltzeko; autobus bat izango da horren ardatz nagusia, eta datozen bost hileotan Euskadiko eta Nafarroako 70 herrialdetan baino gehiagotan izango da.
Kanpainearen inaugurazinoan Bilboko Alkate Iñaki Azkuna; Eroskiko Lehendakari Agustin Markaide; Nutrizino, Elikadura eta Dietetikako Alkarteen Espainiako Federazinoko Lehendakari Jordi Salas-Salvadó eta Azti-Tecnaliako Zuzendari Nagusi Rogelio Pozo izan dira. Horreek guztiek autobusera bisitea egin eta jentearentzat gaur bertan ateak zabaldu dituan Road-Show honetarako diseinau diran bederatzi sentsibilizazino-tailerretako batean hartu dabe parte.
Gaixotasun kardiobaskularren heriotza-tasak gora egin dau Euskadin. Umeen loditasunari jagokonez Espainia buru da indizerik handienak dituen herrialdeen artean, Estadu Batuen aurretik, eta loditasuna daben umeen kopurua handiagoa da urtetik urtera. Era berean, gatzaren batez besteko konsumoa 9,7 gramokoa da egunean, gomendatutakoaren bikotxa. Trans koipeen konsumoa murrizteaz be ohartarazo dabe eta Eroskik ekimen hori ezarri dau dagoeneko bere produktuetan.
Inaugurazino-ekitaldian, Iñaki Azkuna era horretako ekimenen alde azaldu da eta osasuna elikadurearen eta ariketa fisikoaren bidez zaintzeak dauen garrantzia azpimarratu dau.
Agustin Markaidek sentsibilizazino kanpaina hau lako ekimenen bidez kontsumitzaileen ongizateagaz Eroskik dauen konpromisoa azpimarratu dau, eta batez be kalidadeko produktu osasungarriak eskainita egiten dauenagaz, gatz eta azukera gitxiago dabelako, trans koiperik ez dabelako, bertako elikagaiak diralako, denporaldiko freskoak, eta beti prezio lehiakorretan euskal familientzat. Agustin Markaidek aitatu dauen moduan, orain 35 urte merkaturatu genduan Eroski marka propioa eban lehenengo produktua, eta ordutik momentu bakotxean kontsumitzaileen premietara egokitzen diran produktuak garatzen ibili gara, beti kalidade handienagaz, bertako hornitzaileakaz eta estaduko lehen mailakoakaz lan eginez, eta aitzindariak diran ekimen osasungarriak sustatuz.
Inaugurazino ekitaldian, bertaratutakoek, Road-Show honetan zehar autobusaren barruan maiztasunez egingo diran tailerretan hartu dabe parte, horreen artean lehen mailako hornitzaileak be baziran, adibidez IAN (Carretilla). Bederatzi tailer desbardin horreetan jarraibideak landuko dira modu atsegin eta aktiboan menu osasungarriak eta orekatuak preparetako, elikagaien konbinazino egokia eta beharrezko doguzan mantenugaien eguneko kopurua ezagutzeko, denporaldi bakotxeko elikagaiak identifiketako, elikadura-semaforoa behar bezela interpretetako, eta azken finean, erosketa zentzuduna egiten laguntzeko.
Autobusaren hurrengo bisitak:
- Garagarrilaren 5ean eta 6an - Castro Urdiales
- Garagarrilaren 7an - Bilbo (Doña Casilda Parkea). Tailerren ordutegia: 11:30 — 14:00 eta 17:30 -20:00
- Garagarrilaren 9an, Bermeo
- Garagarrilaren 10ean, Santurtzi
- Garagarrilaren 11n, Mungia
- Garagarrilaren 12an eta 13an, Portugalete
- Garagarrilaren 14an, Bakio
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!