Arabako txakolin uzta barria aurkeztu dabe Kexaan

Bizkaie! 2013-03-22 14:57   Jan edanak

Aurtengo Arabako Txakolina JDak sekulako produkzino errekorra lortu dau mahatsaren % 45eko igoereagaz. Gainera, mahatsaren kalidadea bikaina da, garaiko gaixotasunakaz apenas sufridu dauelako (mildiu, oidio). Hego-haize ugariek mahastien osasuna bermatu dabe eta erabagigarriak subertatu dira prozesu begetatiboan.

Arabako Txakolina Jatorrizko Deiturearen Kontseilu Arautzaileak (JDKA) Txakolin uzta barria aurkeztu dau gaur Los Arcos de Quejana jatetxean. Bestalde, bihar, zapatua, Gasteizko Abastos Plazan (Santa Barbara Plaza z/g), Arabako txakolinaren upeltegi guztien dastaketea ospatuko da. Bertan, Goianea upategi barriak bere lehen txakolina aurkeztuko dau. Ekimena goizeko 11:00etatik aurrera izango da eraikinaren azken solairuan (Txakolipintxo®). Hurreratzen diranek 2012ko uzta barriaren txakolina eta pintxo bat eskuratu ahal izango dabe euro baten truke.

JDKAk ezagutzera emon dau mahats-batzearen kalifikazino ofiziala gaur Los Arcos de Quejanan egindako aurkezpenean. Bertan izan dira Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko foru diputadu Borja Monje, Foruko Nekazaritza Saileko zuzendari Luís Javier Román de Lara eta Elikagaien Industrietako zuzendari Peli Manterola, beste konbidatu batzuen artean. Horrezaz gan, Eloy López de Foronda Arabako nekazaritza diputadu ohia eta gaur egungo Abastos Plazaren gerenteari omenaldia egin jako Arabako txakolinaren alde egin dauen sustapenagaitik eta Merkatuan Arabako ardaoen merkaturatzea eta kalidadezko arabar elikagai guztien ezagutzea errazteagaitik. Egitura erakargarriagoa eta komertzialagoa lortu guran erabarritze bat egingo da datorren hilean Gasteizko Abastos Plaza udal-merkatuan. Gaur egun, bere 45 salmenta-postuez gan, arabar ardaoak eta txakolinak probetako eta probintziako elikagai ekologikoak saltzeko gune berezi bat dago. Eloy López de Forondaren lana beharrezkoa izan da Plaza beraren eta arabar produktuen, bereziki Arabako txakolinaren, sustapenerako.


% 45eko igoerea produkzino eta mahats-batzean

Aurtengo Arabako Txakolina JDak sekulako produkzino errekorra lortu dau mahatsaren % 45eko igoereagaz. Gainera, mahatsaren kalidadea bikaina da, garaiko gaixotasunakaz apenas sufridu dauelako (mildiu, oidio). Hego-haize ugariek mahastien osasuna bermatu dabe eta erabagigarriak subertatu dira prozesu begetatiboan.

2012ko mahats-batzea 610.000 mahats kilokoa izan da. 2011an, barriz, 421.000 kilokoa eta 2010ean 443.000koa. Mahats kopuru errekor honi esker, 600.000 botila inguru merkaturatuko dira. Arabako Txakolina JDk 100,73 hektarea ditu gaur egun.

Upategietan jasotako mahatsaren kalidadeak hurrengo baldintzei erantzuten deutse:

- Negu hotsaren eraginez inausketea ohi bezela egin zan. Inausketea 2011ko abenduan eta 2012ko urtarrilean eta zezeilean egin zan.
- Udabarriak euri asko ekarri eban baina prozesu begetatiboa errespetatuz. Zenbait arazo sortu ziran baina eguzki egunek lagundu egin eben eta nahiz eta zaindu beharreko hezetasun arazoak izan, orokorrean modu egokian garatu zan dana.
- 2012ko produkzinoan zerikusi handia izan dau garagarrilean, abuztuan eta irailean izan zan sikatea. Pasadan urtea oso berezia izan zan baldintza meteorologikoei jagokenez. Ohiko negu bategaz (hotsa eta euritsua) eta udabarri heze eta euritsu bategaz hasi zan denporaldia. Garagarrila, abuztua eta irailaren erdia, barriz, oso sikuak izan ziran eta graduaren igoerea eta alearen murriztapena ekarri eben. Pasa dan denporaldiaren antzeko emoitzak espero ziran arren, baldintza meteorologikoek produkzinoaren murrizketea eeragin eben orduan eta mahats gitxi jaso zan baina oso kalidade onekoa. Oraingoan, barriz, euria irailaren erdian agertu zan eta mahastien garapenaren egoeran aldaketa gogorra sortu eban, berpiztu egin ziran produkzinoaren maila errekorra lortu arte mahatsaren %45eko igoereagaz. Egoera honetan zerikusia izan dabe baita denporaldi honetan gehitu diran landaketa barriek.

Gaur egun, Arabako Txakolina JDren barruan 8 upategi dagoz: Arabako Txakolina Xarmant, Txakoli Gárate Garate, Okondo Txakolina Señorío de Astobiza, Agroturismo El Txakoli Mahatxuri, Beldio Txakolina Beldui, Arzabro Txakolina Ametza, Artomaña Txakolina Eukeni eta Goianea Uno.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu