'Bizkaia Restaurant Week' ekimenari esker goi sukaldaritzako jatetxeetan jan ahal izango dabe herritarrek

Bizkaie! 2013-04-11 12:12   Jan edanak

Bizkaian, lehenengo aldia izango da aurtengoa, eta bederatzi jatetxek parte hartuko dabe; horreetatik sei Bilbon bertan dagoz: Astillero Euskalduna, Le Bol Blanc, El Botxo, Metro Moyua, Zuria eta Atea. Horreetan ez eze, Foruko Baserri Maitean be 25 euroren truke jateko aukerea izango da, baita Getxoko MiGaea jatetxean eta Santurtziko Oriolen be.

1992an New Yorken abiarazotako Restaurant Week ekimena izan zan aitzindaria eta ordutik makinatxu bat uritan, besteak beste, Londres, Bartzelona eta Madrilen, egin ostean, Bizkaira dator Bizkaia Restaurant Week izenburupean. Hasierako asmoak goi sukaldaritzea danon eskura ipintea eta urien suspertze prozesuan laguntzea izan ziran. Bizkaian on line salmenten Colectivia atariaren ekimenez Bizkaiko bederatzi jatetxek 25 euroan eskainiko dabe eguneko menua hilaren 12tik 21era bitartean.

Kontuak kontu, Bizkaia Restaurant Week ekinbidearen barruan, kategoria handiko jatetxeetan jateko aukerea izango dabe herritarrek. Bizkaian, lehenengo aldia izango da aurtengoa, eta bederatzi jatetxek parte hartuko dabe; horreetatik sei Bilbon bertan dagoz: Astillero Euskalduna, Le Bol Blanc, El Botxo, Metro Moyua, Zuria eta Atea. Horreetan ez eze, Foruko Baserri Maitean be 25 euroren truke jateko aukerea izango da, baita Getxoko MiGaea jatetxean eta Santurtziko Oriolen be.

Aitatu jatetxeetara bazkaltzen edo afaltzen joan ahal izateko nahitaezkoa da aurretiaz erreserbea egitea Colectiviaren webgunean.


Gipuzkoan, arrakastatsu

Gipuzkoan hirugarren aldia amaitu barri dabe, izan be, martiaren 11tik 24ra herrialdeko jatetxerik ezagunenetan gozetako aukerea izan eben herritarrek; hain zuzen, 23 jatetxek parte hartu eben. Hainbat herri bisitau ahal izan zituen: Donostia, Zarautz, Astigarraga, Beasain, Deba, Hondarribia, Irun eta Zumaia. Antolatzaileen arabera, sano arrakastatsua izan da ekimena, eta proiektuagaz jarraitzeko asmoa dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu