Errioxa Jatorrizko Izentapenak hurrengo mahats batzerako oinarriak onartu ditu

Imanol Sarasola Enologoa 2009-08-11 12:27   Jan edanak

Errioxako Jatorrizko Izentapeneko kontseiluak hurrengo mahats batzerako arauak onartu ditu. Besteak beste, ardaoaren jatorria eta kalidadea aztertzeko kontrolak, produkzino bakotxaren gehienezko errendimentua eta eraldaketea, mahastiak zelan eta zenbat ureztatu, baita arauak zelan betearazoko diran be. Hau da, kide guztiek bete beharreko kontrol eta ikusketak arautu ditu.

Errioxako Jatorrizko Izentapeneko kontseiluak hurrengo mahats bilketarako arauak onartu ditu. Besteak beste, ardaoaren jatorria eta kalidadea aztertzeko kontrolak, produkzino bakotxaren gehienezko errendimentua eta eraldaketea, mahastiak zelan eta zenbat ureztatu, baita arauak zelan betearazoko diran be. Hau da, kide guztiek bete beharreko kontrol eta ikusketak arautu ditu.


Produkzinoari jagokonean

Kontseilu Erregulatzaileak adierazo dau hurrengo mahats batzean, bariedade baltza danean, 6.500 kilo batu ahal izango dirala hektareako; zurietan, 9.000 kilo hektareako.

Kantidade horreek, mundu zabaleko beste leku batzuetakoakaz konparauta, oso txikiak dira. Izan be, Kontseilu Erregulatzaileak berak galarazo deutse produktoreei, uzta ona aurreikusten dan urte honetan, % 25 gitxiago produzidutea.

Behin eta aurretiaz adierazotako gehienekoa entregau ostean, nekazariak, modu boluntarioan, berari onartutakoaz gan, beste % 10 eroan ahal izango dau ardao baltza, zuria edo bietatik, eskatutakoaren arabera. Hori 'stock kualitatiboa' izango da.

Azken horregaz egiten dan ardaoa bodegan egongo da Kontseilu Erregulatzaileak esan arte zein izango dan beronen urteerea. Erabagia mahastiaren azken orduko ziklo begetatiboa, eguraldi edo baldintza klimatologikoen araberakoa izango da, kanpainearen amaieran errendimentu maximotik gorakoa bodegara eroateko % 5 izango da eta ez igaz legez, % 8 edo aurreko urteko % 10.

Mahats-ardao eraldaketeari jagokonean, kanpaina honetan, gehienezkoa % 70ekoa izango da. Hau da, 70 litro ardao 100 kilo mahatseko.


Ardaoaren jatorriaren ganeko kontrola

Errioxako Jatorrizko Izentapenagaz saldu ahal izateko ardaoa, gaur egun Errioxan dagozan 18.000tik gorako titularrek 'ardaogile txartela' euki behar dabe. Txartel hori magnetikoa da eta txip baten bidez adierazota ditu zenbat hektarea dauen ardaogile bakotxak eta zenbat kilo produzidu ahal izango dituan kanpaina honetan Kontseilu Erregulatzailearen arabera. Txartela Kontseiluagaz zuzenean konekzinoan dago eta edozein momentutan ezagutuko dabe Kontseiluan zenbat produzidu dauen eta zenbat produziduten dagoan bakotxa.

Neurrien artean, derrigorrez pisau behar da bodegan sartzen dan mahats guztia. Izan be, Kontseilu Erregulatzaileak berenberegi kontratetan ditu laguntzaileak elaborazino-zentro bakotxean dagozan baskulak zaintzeko.

Bodegei jagokenean, ardaoa egin gura daben bodega guztiek, aurretiaz, Kontseilu Erregulatzailean adierazo behar dabe, eta noiz eta nondik hasita egingo daben mahats batzea eta baita ardaoa be.

Ureztatzeaz esan, hurrengo abuztuaren 15a izango dala azken eguna mahastiei ura bota ahal izateko.


Bariedade zuri barriak

Modu esperimentalean sartu ahal izango diran praktika barrien artean egongo da mahats landare gehiago landatu ahal izatea hektareako; inausketarako zenbait barrikuntza onartu; landare bakotxeko 16 ernamuin edo mendu onartu eta azkenik, zikloaren amaierara arte ureztatu ahal izatea.

Amaitzeko, plenoak onartu dau indikadore batzuk ezartzea Errioxako Ardaoaren promozino kanpainen neurketarako, bai estadu mailako eraginkortasuna zein mundu zabalekoa neurtzeko, besteak beste, Estadu Batuak, Erresuma Batua, Alemania, Suedia eta Mexikokoa eta honetarako 11 miloe euroko aurrekontua izango dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu