Eusko Jaurlaritza eta EAEko zortzi enpresa Moskun dagoz, elikagai eta edarien arloko Prodexpo azokan
2010-02-11 10:46 Jan edanakBisitearen helburua euskal enpresak merkatu errusiarra ezagutu eta inportatzaile errusiarrakaz hartu-emonetan jartea da, euskal elikagai industria sustatzeko eta, era berean, nazinoarte mailan erreferentzia legez sendotzeko asmoz.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Elikadura eta Arrantza Saila eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) zortzi enpresa zezeilaren 8tik 12ra arte Moskun egiten ari dan Prodexpo azokan dagoz. Bisitearen helburua euskal enpresak merkatu errusiarra ezagutu eta inportatzaile errusiarrakaz hartu-emonetan jartea da, euskal elikagai industria sustatzeko eta, era berean, nazinoarte mailan erreferentzia legez sendotzeko asmoz.
Azokan parte hartzen daben enpresek errusiar elikagai merkatua eta honek eskatzen dituan produktuak ezagutu eta, azken finean, merkatu honetan sartzeko aukerak aztertuko ditue. Bodegas Amador Garcia, Bodegas Hnos. Laredo, Bodegas y Viñedos La Marquesa, San Pedro Arrain Eraldatzaile eta Saleroslea, Kaiku Internacional S.L., Nortindal Arrain Saltzak eta Tximinoi Tinta, Salica eta Zizzo Billante dira Moskun dagozan zortzi euskal enpresak, Eusko Jaurlaritzak jakinarazo dauenez.
Eusko Jaurlaritzak Moskuko Prodexpo azokan parte hartzea, elikagai industriara zuzendutako sustapen planaren barruan kokatzen da. Prodexpo azokea urtean behin antolatzen da, eta aurten bere 17. edizinoa da. Gaur egun, Errusiako eta Europako Ekialdeko elikagai eta edariei zuzenduriko azokarik garrantzitsuena da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!