Zenbat denpora gorde daiteke edan barik itxi dan ardaoa?
2008-02-07 13:47 Jan edanakAireztatzea errazten dauen oxigenoak berak kaltetzen dau ardaoa eta usainak eraldatzen hasten dira. Horrexegaitik, hasiera batean behintzat, erremediorik onena botilea barriro zarratu eta toki ilun batean gordetea da ahalik eta gehien iraun daian.
Ardao gozo eta generosoetan kenduta, honeek azukera gehiago izanda eta edukitako kriantza oxidatiboari esker ez baitira hain azkar hondatzen, ganerakoetan, behin botileari kortxoa edo estalkia kendu ezkero, ezinbestean ardaoa galtzen hasten da bai baltzetan, zurietan zein apardunetan.
Aireztatzea errazten dauen oxigenoak berak kaltetzen dau ardaoa eta usainak eraldatzen hasten dira. Horrexegaitik, hasiera batean behintzat, erremediorik onena botilea barriro zarratu eta toki ilun batean gordetea da ahalik eta gehien iraun daian.
Antxina, botilak bete egiten ziran beste ardao bategaz ahalik eta aire gitxien sartzeko eta ardaoa ez oxidetako eta hurrengo egunetan edan ahal izateko.
Egia esan ez da oso egokia, izan be, beste ardaoagaz eta honen ezaugarriakaz ‘kutsatzen’ da eta jatorrizko ardaoaren ezaugarriak galdu egiten ditu. Horregaitik, beti be ardao berberagaz ezin bada botilea osotu, hobe da botila txikiago batera pasetea ardaoa, ahalik eta oxigeno gitxien izan daian eta kortxoa ipini eta gorde.
Erremedio honeek gaur egun baditue beste soluzino batzuk itxura batean behintzat askoz zehatzagoak: botilako airea ataratea bonbatxo batzuen bidez eta ondoren, estalki berezi batzuk jarri. Halan da be, aditu batzuek uste dabe sistema honeek be ez dabela ebitetan ardaoa behin zabalduta, denpora batera galtzea.
Garestiagoak badira be, askoz eragingarriagoak dira nitrogenoa gas inerte moduan erabilten daben sistemak, honeek edozein oxigeno hondar deuseztea lortzen dabelako. Teknika hau, honezkero zenbait hotel eta jatetxetan erabilten dabe eta, era horretara, hainbat astetan ardaoak ondo iraunarazotea lortzen dabe.
Nitrogenoa, bai gas zein likido eran, enologia modernoaren oinarrizko osogai bihurtu da, izan be, ardaoaren elaborazinoaren atal desbardinetan erabilten da, batez be, jaso barria dan mahatsaren oxidazinoa ebitetako, hartzidurearen aurreko mazerazinoak egiteko tenperaturea bajatuteko eta baita ardaoa botilaratzerakoan be.
Halan da be, airea atarateko bonbearen sistemea ardao baltzentzat da aproposena. Zuri edo apardunetan hasieran ondo kontserbetan dauela emoten dauen arren, denpora tarte batera, ahoko sentsazinoak askoz lauagoak dira. Ezaugarri azidoak areagotu egiten dira, frutea desagertu egiten da eta ardaoa garraztu egiten da eta inoiz baita metalizau be.
Laburbilduz, ardaoaren kontserbazinorako aholku batzuk emotekotan ondokoak dira garrantzitsuenak:
-
Beti hotza erabili. Ardaoaren galtze prozesua geldotu egiten dau. Hozkailuan gorde botilak.
-
Saiatu hurrengo hiru lau egunetan edaten ardaoa. Hortik aurrera, ardaoa alperrik galtzen hasi daiteke.
-
Airea kentzeko bonbea atarabide bat izan daiteke baina ez dau bermatzen ardaoaren kontserbazinoa.
-
Kalidade gitxiagoko ardaoen kontserbazinoa gatxagoa da. Ez egin alperreko saiakerarik ardaoa oso ona ez bada.
-
Ardaoa hondatua badago, janariak preparetako erabil daiteke eta beti geratzen da ozpinetarako erabiltea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!