Igazko Bizkaiko txakolinaren aurkezpena

Bizkaie! 2008-04-07 18:14   Jan edanak

Urtero egiten dauen legez, Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturearen Kontseilu Arauemoleak 2007ko txakolina aurkeztuko dau sektoreko profesionalen, hau da, ostalarien, dendarien, banatzaileen... aurrean. Ekitaldia Leioako Mendibile jauregian egingo da gaur, apirilak 7, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Urtero egiten dauen legez, Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturearen Kontseilu Arauemoleak 2007ko txakolina aurkeztuko dau sektoreko profesionalen, hau da, ostalarien, dendarien, banatzaileen... aurrean. Ekitaldia Leioako Mendibile jauregian egingo da gaur, apirilak 7, arratsaldeko 19:00etan hasita. Hurreratzen diran guztiek Jatorri Deiturako 16 upategi nagusiek produzidutako txakolinak probetako aukerea izango dabe.

Bizkaiko Txakolinaren arduradunek aurreratu dabenez, 2007ko uztea aurreko urteetakoak baino 'apur bat eskasagoa' izan da. Klimatologia oso desegokia izan danez, 905.000 litro txakolin produzidu dira, 2006an baino 35.000 litro gitxiago eta 2005ean baino 43.000 gitxiago. 1994an Jatorrizko Deiturea sortu zanetik orain arte, 2005ekoa izan da uztarik oparoena.

Kalidadeari jagokonez, zemendiaren amaieraz geroztik Kontseilu Arauemoleak egiten dituan kalifikazinoen emoitzak 'oso onak' dira. 2006ko txakolinagaz alderatuta, 2007ko uztako txakolina 'freskoagoa eta arinagoa da, apur bat garratzagoa eta usaintsuagoa'. Alkohol-graduak 11,5º eta 12º bitartekoak dira.

'Izan be, gure txakolinek inoizko puntuazinorik onenak lortu ditue Estaduko zein nazinoarteko gidarik ospetsuenen 2008ko edizinoetan. Horrek argi erakusten dau gure txakolingileek lan bikaina egiten dabela, kritikariek zein kontsumitzaileek gero eta gehiago balioesten dituen ardaoak egiteko kapaz baitira, baldintzak oso txarrak izanda be', adierazo dabe.

Kanpainan produzidutako txakolinaren % 80 Bizkaian kontsumiduko da. Ganerakoa Madrilera eta Bartzelonara joango da, eta 40.000 botila inguru nazinoarteko merkaduetara bialduko dira, AEBetara, Norvegiara edota Alemaniara.

Gaur arratsaldeko ekitaldiari jagokonez, Upategi Aretoa topaleku ezin egokiagoa da txakolingileentzako eta ostalaritzako zein merkataritzako profesionalentzako, aukera parebakoa emoten dauelako eretxiak trukatzeko eta merkataritza hartu-emonak sortzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu