Durango Ardao Saltsan I. Azokak lau herrialdetako 39 upategi eta 90 ardao baino gehiago batuko ditu

Bizkaie! 2008-05-08 11:25   Jan edanak

Ekitaldiaren antolatzaileek jakinarazo dabenez, azokea zapatuan, maiatzak 10, egingo da, 11:00etatik 20:30ak arte, eta ‘delicatessearen paradisua’ izango da. Sarrerea 10 eurokoa da eta erakusten diran produktu guztiak probetako aukerea emongo dau.

Landako Guneak eta Saltsan alkarteak Durango Ardao Saltsan azokearen lehenengo edizinoa antolatu dabe datorren zapaturako, maiatzaren 10erako. Lau herrialdetako 39 upategi batuko dira Durangon, 90 ardao baino gehiago eskainiz, eta orioa, urdaigiharra, izokin ketua eta kafea lako produktuak be aurkeztuko ditue.

Ekitaldiaren antolatzaileek jakinarazo dabenez, azokea zapatuan, maiatzak 10, egingo da, 11:00etatik 20:30ak arte, eta ‘delicatessearen paradisua’ izango da. Sarrerea 10 eurokoa da eta erakusten diran produktu guztiak probetako aukerea emongo dau.

'Durango Ardao Saltsan' azokearen helburua elikagai delicatessen horreek eta Euskal Herriko, Espainiako eta nazinoarteko upategi garrantzitsuenen ardaoak Durango eta inguruko auzokideei hurreratzea da, azaldu dabe antolatzaileek.

Gainera, azokara doazenek ardao, kafe eta orio-dastatze prozesua hasteko aukerea izango dabe. Izan be, sarrereagaz, bertaratutakoek kopa bat jasoko dabe ardaoa probetako, erakusten diran produktuak deskribiduten dituan katalogo bat emongo jake eta gunearen mapa eta jardueren programea azaltzen dituan liburuxkea jasoko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu