Pestizidak zenbait ardaotan
2008-04-03 14:18 Jan edanakEuropean Pesticides Action Networkek eginiko ikerketa baten arabera, nekazaritza biologikoan jatorria ez daben ardao askok, pestizidak izan leikiez, zehatz, gizakion organismorako txarrak izan daitekezan hamar sustantzia topau ditue.
European Pesticides Action Networkek eginiko ikerketa baten arabera, nekazaritza biologikoan jatorria ez daben ardao askok, pestizidak izan leikiez, zehatz, gizakion organismorako txarrak izan daitekezan hamar sustantzia topau ditue.
Ikerketearen ondorioak Bruselan aurkeztu dira eta lagin moduan, 34 botila erabili ditue, besteak beste, Frantziako 10, Alemaniako beste 10, Austriako 7, Italiako 3 eta Portugaleko, Hegoafrikako, Australiako eta Txiileko bana; horreez gan, Frantziako 3 eta Austriako beste 3 ardao biologiko hartu ditue.
Horreetariko 16tan topautako substantziak kantzerigeno, mutageniko edo toxikoak dira dira sistema endokrinorako eta ugalketa sistemarako bai Europar Batasuneko legedian eta baita Estadu Batuetakoan.
Ikerketa taldearen koordinatzaile ibili dan Francois Veillerettek baieztatu dauenaren arabera, ardaoetan atzemondako zenbait pestizida, arriskutsu modura sailkatuak ez dagozan arren, arriskutsuak dira. Erakunde honen kide dira Greenpeace eta Lurraren Lagunak, beste batzuen artean.
Beste alde batetik, sei ardao organiko edo biologikoetatik, batean baino ez ditue topau substantzia arriskutsuak, frantziar Borgoña batean, hain zuzen be.
Ganerako ardaoetan, gehien atzemon daben hondakina pirimetanil deiturikoa da; kontua da ze AEBetan kantzerigenotzat joten dabela eta Europan, barriz, ez; danetara, 25 botilatan topau dabe susbstantzia hori.
Substantziarik arriskutsuena, prozimidona deiturikoa, 11 botilatan topau eben; ikerketearen arabera, europar legedian, endokrino eta ugalketa sistemarako substantzia toxiko, kantzerigeno edo mingarrien artean agertzen da.
Kontuak kontu, ez ei da libre geratu ardao bat bera be, eta bateren batek pentsau badau ardao merkeagoek holako substantzia gehiago izango ebela, oker dabil. Bordelen 200 euroren bueltan dabilzan ardaoetan be pestizidak topau daitue. Eta Alemanian oraintsu ospetsu egin diran ardaoetariko batean topau ditue produktu toxiko gehien, 10 hain zuzen be.
Ardao produktoreek be emon dabe euren eretxia ikerketeari erantzunez. Euren ustez, substantzia toxiko horreen presentzia hain txikia izanik, ardaok ezin daitekez osasunerako kaltegarriak izan. Edozelan be, ikerketea egin dabenak dinoe era honetako azalpenak osasun arduradunek emon behar dituela eta ez nekazariek eta ardaogileek.
Azken buruan, pestizida eta fungiziden arazoa orokorra da nekazaritzan (honddo, zomorro eta landareek orokorrean dituen hainbat gaisotasuni aurre egiteko erabilten dira) hainbat ikerketen arabera. Europar Batasunean saltzen diran fruta eta barazkien erdiak, pestizidek kutsatuta ei dagoz eta hauetariko 20tik batek, onartutako kopurua baino askoz gehiago ei dauka.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!