Europako Batasunak galarazo egin dau edari alkoholikoen onurak iragarkietan aitatzea
2007-07-13 02:00 Jan edanakEuropako Batasunak garagarrilaren 1etik aurrera galarazo egin dau % 1´2 alkohol baino gehiago daben edarien osasunerako onurak aitatzea. Era berean, ezin izango dira erabili iragarkietan pisua galtzeko mezuak eta ezta osasunerako aholkuak be.
Europako Batasunak garagarrilaren 1etik aurrera galarazo egin dau % 1´2 alkohol baino gehiago daben edarien osasunerako onurak aitatzea. Era berean, ezin izango dira erabili iragarkietan pisua galtzeko mezuak eta ezta osasunerako aholkuak be.
Araudi barriaren helburua, kontsumitzaileokana mezu ‘okerrik’ ez heltzea ei da. Bestalde, nabarmendu behar da honezkero frogatuta dagoala egunean garagardao bat edo bazkalorduan ardao apur bat edatea osasunerako ona baino hobea dala, batez be, gaisotasun koronarioei aurre egiteko. Baina araudi barriaren arabera, hemendik aurrera galarazota egongo da publizidadean era honetako baieztapenak egitea. Berbarako, ezin izango da argitaratu ‘Annals of Internal Medicine’ aldizkari ospetsuarena lako ikerketa lanik; hor adierazoten da hipertensinoa daben gizonen artean, ardao apur bat edaten dabenen artean, % 32 jaisten dala bihotzekoak joteko arriskua.
Garagarrilaren bata baino lehen merkaturatu ziran produktuak ez ditue erretirauko nahiz eta araudia ez bete. Baina, data horretatik aurrera merkaturatzen diran elikagai eta edariak, araudia bete ezik, erretirau egingo ditue.
Osasunerako abantailak aitatzekotan, profilak egotea nahitaezkoa izango da: ‘Koipe bakoa’ edo ‘azukera gitxikoa’ aipatzeko, aldez aurretik zehaztutako baldintzapean egongo dira. Besteak beste, profila bateratzeko txokolate tableta batean ‘kaltzio ugariduna’ aitatzen badau, gero, etiketan, koipeak edo beste azukera batzuk badituala be jarri beharko dau. Gainera, Europako Batasunak, aurrerantzean erabili ahal izango diran mezu positiboen zerrenda luze bat argitaratuko dau.
2009ko urtarrila baino lehen, Europako Batasunak erabagiko ditu elikagaien onurak iragarteko erabili ahal izango diran profilak edo ezaugarri bereziak. Ezaugarri horreek elikagaien osogaiak kontuan harturik egingo dira, koipeak, azido koipetsuak, gatza, sodioa… Eta dieteari egiten deutsen ekarpenaren arabera, batez be, arrisku taldeak kontuan izanik, berbarako, umeak eta edadekoak.
Azken buruan, ardaoa da ikerketa askok baieztatu dabenaren arabera, garagardaoaren aurretik, osasunerako osogai onuragarri gehien dituan edaria. Otorduetan ardao apur bat edaten daben gizon eta emakumeek gaixotasun batzuk atrapetako aukera gitxiago dabela frogatuta dago, betseak bestea, arteroesklerosia, tronbosia eta kardiopatiak. Horrezaz gan, ardaoak zahartzaroan, burua ondo izateko be laguntzen dau. Ez ahaztu, 2004an, ardaoa eta garagardaoa elikagaien piramidean onartuak izan zirala.
Kontuak kontu, ardaoari jagokonean, araudi barria ez ete da beste traba bat kontsumoa jaisteko, ardaoaren salmenten kalterako, hain zuzen?
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!