Ardaoa ontziratzeko beste modu bat

Imanol Sarasola Enologoa 2007-09-14 02:00   Jan edanak

Ardaoa botila edo kupeletan ez eze beste ontzi mueta batzuetan gordetea ohikoa da honezkero. Bizimodu aldaketeak eraginda alde batetik eta ardaoaren merkatua zabaldu nahiak bestetik, ardaoa eskaintzeko erak aldarazo ditu.

Ardaoa botila edo kupeletan ez eze beste ontzi mueta batzuetan gordetea ohikoa da honezkero. Bizimodu aldaketeak eraginda alde batetik eta ardaoaren merkatua zabaldu nahiak bestetik, ardaoa eskaintzeko erak aldarazo ditu.

Danak helburu bategaz, ardaoa erakargarri bihurtzea gizartean emoten diran eskaera guztiei erantzun ahal izateko, ardaoaren kontsumo neurtua bultzatuz, beti be osasunari kalterik egin barik.

Europan daborduko nahikotxo sartzen ari da ardaoa latatan, ez ohikoa izan arren, zabaltzen ari da eta honegaz batera, beira berezi bategaz eginiko edalontzi batzuetan hermetikoki zarratuta, batez be, ogitartekoak, pintxoak eta enparauak eskaintzen dituezan lekuetan.

Frantzian, berbarako, kontsumiduten dan janariaren % 10 ‘snaking’-agaz lotuta dago, hau da, taberna edo jatetxeetan egiten diran ohiko jatorduetatik kanpoko janariakaz.

Hori dala eta, beharrezkotzat jo da edalontzi bati jagokon ardao kantidadea zerbidu ahal izatea ontzi batean, itxura onagaz eta ondo zarratuta osasun eta higiene arau guztiak beteta. Bestalde, ontzia leku batetik bestera erraz eroateko modukoa izatea be inportantea da.

Beirazko ontzi hau bete eta hermetikoki zarratzeko tresna berezi bat behar da. Izan be, ardaoak ondo babestua egon behar dau alperrik ez galtzeko eta ardaoaren ezaugarriak ezelako transformazinorik barik egon daitezan. Horretarako, beirazko ontzia zuntz berezi batez estaltzen da ardaoa babesteko, gas inertea sartzen jako presinoagaz, giroan dagoan tenperatureagaz; era horretara, ardaoaren ezaugarri organoleptikoak ezelako aldaerarik barik iraunarazotea lortzen da.

Ardao edalontzia ez da apurkorra eta erraz eroateko modukoa da. Bestalde, beirazko ontzi forma desbardinak be badagoz, hankaduna, kupela, ‘Islandia’… Baita beira plastikoan sartuta, gogorra, apurtzen ez dana eta barruko kolorea ikusi ahal izateko gardena dana be.

Beirazko ontzia personalizau be egin daiteke serigrafiaren bidez baina, jakina, prezioa karuagoa izango da.

Azken buruan, sistema hau oso egokitzat jo dabe, batez be, kontsumitzaile barriak has daitezen ardaoa probetan eta aukeratzen, nahi daben marka eta kalidadekoa, baina, botila osoa erosi behar izan barik. Jakina, proportzinoan botilea erosita baino karuagoa da sistema hau baina, era berean aukerea emoten dau ardao mueta gehiago probetako eta ezagutzeko eta, era berean, gitxiago edan behar dan kasuetan, gidatu behar delako edo, gitxiago edateko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu