Lekeitioko emakumeek herriko jatorrizko 28 errezetagaz osotutako liburua aurkeztu dau Udalak
2008-01-23 10:32 Jan edanak‘Lapikokuak, Zartainekuak eta Postriak. Lekeitioko Errezetak’ izenburuko liburuak Lekeitioko jatorrizko 28 errezeta berezienetakoak, honeek preparetako jarraibideak eta argazkiak batzen ditu.
Lekeitioko emakumeek hilebeteak emon ditue herriko jatorrizko errezetak batzen gero liburu batean argitaratzeko, eta lana salgai dago honezkero turismo bulegoan eta herriko liburutegietan zazpi euroko prezioan. ‘Lapikokuak, Zartainekuak eta Postriak. Lekeitioko Errezetak’ izenburuko liburuak, Lekeitioko jatorrizko 28 errezeta berezienetakoak, honeek preparetako jarraibideak eta argazkiak batzen ditu.
Liburuak Lekeitioko jatorrizko errezetak emongo ditu ezagutzera eta horreetako asko ahaztu edo galdu ez daitezan lagunduko dau. Horrezaz gan, proiektu honek beste helburu batzuk be baditu, besteak beste, errezetak ez eze Lekeitioko gastronomiagaz lotutako produktuak be berreskuratzea, kalidade eta jasangarritasunezko produktuen bitartez eskaintzea espezializetea, ondare-osogaiak berreskuratu eta historia, itsas kultura eta ingurua jagoten laguntzea edo herritar eta bisitarien sentsibilizazinoa lortzen laguntzea.
Errezeta liburu honen argitalpena Lekeitioko Udalaren Marketing Plan Eragingarriaren barruan dago, hain zuzen be, 2007rako zehaztutako ‘Slow Food’ programazinoan.
Liburuaren bitartez, Lekeitiok bere jatorrizko sukaldaritza jakinduria berreskuratu gura dau. Errezeten aukeraketa eta lanketan gai honetan ekarpen handia egin dauen emakume talde batek hartu dau parte.
Amaieran euskera batuaz egindako laburpena izango dauen liburua lekeitiarrez eta gazteleraz argitaratu da. Liburuaren aurkezpeneko hitzaurrea idatzi dauen Mariano Gomez Convivium Slow Food Bilbao-Bizkaiako presidentearen lankidetzea be izan da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!