Europar Batasunak onartutako mahasti eta ardaogintzarako araudi barria

Imanol Sarasola Enologoa 2008-01-08 14:46   Jan edanak

Ardaoaren OCM barria aldaketa handia izango da, izan be, merkatua arautze hutsetik lehiakortasunari lehentasuna emotera igaroko da. Aurrekoa sektoreko arazoei aurre egiteko malguegia zan eta barria askoz zehatzagoa izango da.

Europar Batasuneko Ministrarien Kontseiluak, 2007ko abenduaren 19an, OCM deituriko Ardaogintzarako Araudi Bateratua onartu eban.

Ardaoaren OCM barria aldaketa handia izango da, izan be, merkatua arautze hutsetik lehiakortasunari lehentasuna emotera igaroko da. Aurrekoa sektoreko arazoei aurre egiteko malguegia zan eta barria askoz zehatzagoa izango da.

Ardao bakotxeko mahatsaren bariedadea eta urtea adierazoteko aukerea zabaltzen da etiketearen bidez beti be, frogatu ahal bada. Kontsumitzaileek asko begiratzen daben ezaugarria da, batez be, kanpotarrek eta orain arte, leku jakin batzuetakoek baino ez eben aukera hori.

Erreforma barri honek, oso emonkorrak ez diran guneetan, bakotxaren erabagiaren arabera, 175.000 hektarea mahasti kentzeko aukerea emongo dau hiru urteren buruan. Ezin dogu ahaztu aurretiaz, Europar Batasunak, 400.000 hektarea kentzea gomendatu ebala.

Horrezaz gan, Europar Batsunak, mahastigintzearen liberalizazinoa 2.015era atzeratzea erabagi dau, gaur egun landatzeko eskubideek mugatua, eta gaineratu dau herrialde batzuek muga horreei eutsi ahal izango deutsiezala 2018. urtera arte.

Kontuak kontu, malgutasun handiagoa ekarriko dau, jatorrizko izendapenen ezaugarriak betearazoz. Era berean, izendapen honeek orain arteko gaitasun bera izaten jarraituko dabe komenidu jakezan mahastiak landatzeko.

Ministrariek bateratutako proposamenak oinarrian orain arte eginiko eskaintzak iraunarazoko ditu lau urtean, destilazinoaren krisirako arauak, bai muztiotarako laguntzinoak eta baita likoreak edo brandia egiteko industrietara euren ardaoa eroaten dabenentzako baldintzakt, besteak beste.

Brandi edo likoreetarako bialdutako alkoholagaitik emoten ziran laguntzinoak zuzenean emongo jakoz ardao produktoreari, beti be, destilerietara eroaten badau ardaoa eta era honetan, fabrikatzaileek be behar beste alkohol izango dabe.

Lau urte igaro ondoren, laguntzinoak lur azalaren arabera emongo dira eta ez produziduten dabenaren arabera beste arlo batzuetan egiten dan legez. Laguntzok gobernuek emongo deutseez produktoreei zuzenean.

Bestalde, Europar Batasunak jarraituko dau onartzen azukerea gehitzea edo txaptalizazinoa, tradizinoz erabili dan tokietan edo eguraldi eskasa dala eta erabilteko ohiturea dagoanetan. Edozein modutan, apurka-apurka alkohol kopurua jaisten joango dala erabagi da eta Europar Batasuneko Batzordeak 2.012an egingo dauen ikerketa bat oinarritzat hartuko dau.

Azken buruan, laguntzok promozinorako be erabili ahal izango dira eta ez bakarrik kanpoko herrietan, Europan bertan be bai. Herrialde bakotxak laguntzinoen bidez ahalbidetuko ditu ardaogintza arloa sendotzea, ikerketea eta garapena eta nekazaritza praktikak ingurumenaren zaintzari begirakoak izatea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu