Ardaoaren kortxo usaina atzemoteko sur artifiziala

Imanol Sarasola Enologoa 2006-10-20 02:00   Jan edanak

Ardaogintzaren inguruan sortzen diran arazo handienetariko bat, nahi barik agertzen diran usainena da. Izan be, botilaratzen dan ardaoaren % 10 atzera botaten da kortxo gustoagaitik.

Ardaogintzaren inguruan sortzen diran arazo handienetariko bat, nahi barik agertzen diran usainena da. Izan be, botilaratzen dan ardaoaren % 10 atzera botaten da kortxo gustoagaitik. Arazoari aurre egin guran, Huelvako Unibersidadeko kimikari talde batek, ardaoari gustoa aldatzen deutson usain desatsegin hau atzemoteko sentsibilidade handiko tresnea asmau dau. Ikerketa hau espainiar estaduko hainbat ardao baltz eta zurigaz probau da eta arrakastea sekulakoa izna da. (Ikerketa oso-osorik Journal of Chromatography A, aldizkarian argitaratua izan da).

Ardaoen kortxo gustoaren jatorria ardaoaren elaborazino prozesuan kortxoan hazten diran honddo batzuek sortarazoten daben prozesu kimiko batean datza. Substantzia horreek kortxoan geratzen dira eta ondoren, ardaotara pasetan dira. Danetara, lurrunkorrak diran hiru osogai bereizi dira nahi bako usani txar hori daben ardaoen kortxoetan: dikloroanisola (DCA), trikloroanisola (TCA) eta dibromoanisola (DBA). TCAren hamar mila milionesima gramo ardao litro bakotxean egonik, (hau da, koilarakada txikitxo bat igerileku olinpiko batean) edozein kontsumitzaile arruntek hartu leike usain txarra.

Gure surra oso tresna bikaina da usain eta gusto arraroak atzemoteko eta edozein substantzia arraro oso kantidade txikia izanda be, atzemon leike. Bestalde, hain kantidade txikiak izanik, hiru osogai horreetakoren bat analitikoki atzemotea sano gatxa da, gero usain txarreko botilak baztertzeko.

Interes handia erakutsi dabe ardaogintzan dabilzanek usain txarrak desagertarazoteko prozesu honetan, izan be, galera handiak ebitau daitekez usainok aldez aurretik atzemon ahal izan ezkero. Halan da be, oraindino azterketa kimikoen bidezko metodoek ez dabe lortu sentsibilidade nahikorik fidagarritasun osoz arazoa detektau ahal izateko, batez be maila industrialean.

Huelvako Unibersidadeko kimika arloko zenbait ikerlarik, Jose Luis Gomez Ariza Maisuaren zuzendaritzapean, ardaoetan kortxo gustoa sortarazoten daben osogaiak atzemoteko analisi kimikoen bidezko metodo bat garatu dabe. Sudur artifizial honegaz ikerlariek lortu dabe osogai horreen presentzia ikustea kantidadea lau nanogramo litrotik gorakoa bada (Gizakion surrak 10 nanogramo litrotik gora usaintzen dau gitxi gora behera). Beraz, Huelvako ikerlari horreen aurkikuntzea onuragarria izan da, izan be, giza surrak usaindu leikena kimikoki detektetako sistemea martxan ipintzea lortu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu