Gatz mineralak
2008-09-16 11:09 Jan edanakMineralak beharrezkoak dira gure organismoak ondo funtzionetako. Gorputzeko ehunen % 4 baino ez badira be, gure egituren ezinbesteko osogaiak dira. Dan-danak dira ezinbestekoak, hau da, organismoa mineral horreetako bakar bat ere produziduteko gauza ez danez, bakotasunak ebitetako, eguneroko dietea osotzen daben elikagaietatik atara behar izaten ditu.
Tomatearen likopenoa
2007-04-10 02:00 Jan edanakDieta mediterraneoan oinarrizkoa dan osogaia, tomatea, Mexikotik ekarri eben XVI. mendean, baina 200 urte baino gehiago pasau ziran Frantzia, Alemania eta iparraldeko Europa guztian onartu aurretik.
Frutu sikuak, gaztainak
2006-10-25 02:00 Jan edanakUdagoienean gagoz, frutu sikuen sasoia. Gozoak eta energetikoak dira, gantz asko daukie eta, beraz, kirola egiteko, mendira joateko... eroaten doguz. Almendra, hurretx, kakahuete, intxaur, gaztaina eta gure baso eta mendietan udagoien honetan jasoko diran frutu gehienak beharrezkoak dira eguneroko elikaduran.
Arrain urdina
2006-09-22 02:00 Jan edanakArrain urdinaren propiedadeak ez dira autortu izan orain dala urte gitxira arte, oso koipetsua dalako. Baina hainbat ikerketek erakutsi dabe osasunerako mesedegarria dala. Gaixotasun kardio-baskularrak edo tronbosia izateko arriskua daukien personentzat, oso egokia da arrain urdina.
Esnekiak: jogurta eta gaztaia
2006-05-17 02:00 Jan edanakGero eta gehiago aitatzen dira janari funtzionalak eta, ganera, datorren mendeko elikadura-muetea elikadura funtzionala izatea espero da. Baina, zer dira janari funtzionalak?