Tomatearen likopenoa
2007-04-10 02:00 Jan edanakDieta mediterraneoan oinarrizkoa dan osogaia, tomatea, Mexikotik ekarri eben XVI. mendean, baina 200 urte baino gehiago pasau ziran Frantzia, Alemania eta iparraldeko Europa guztian onartu aurretik.
Dieta mediterraneoan oinarrizkoa dan osogaia, tomatea, Mexikotik ekarri eben XVI. mendean, baina 200 urte baino gehiago pasau ziran Frantzia, Alemania eta iparraldeko Europa guztian onartu aurretik.
Tomate freskoaren ia % 94 ura da, baina, horrezaz ganera, karbohidratoak (% 3,54), proteinak (% 0,85) eta koipeak (% 0,33) ditu. Oso energia gitxi emoten dauen janaria da (21 Kcal/100 gr.-ko). Ganera, zuntza be badauka (% 1,1); horrek, hesteen mobikortasuna laguntzeaz gan, odoleko kolesterol-mailea gitxitzen dau. Halanda be, emoten dituan gatz mineral, bitamina eta substantzia fitokimikoengatik da hain aberatsa, batez be.
Gatz mineral nagusiena potasioa da (222 mg/100 gr.). Ondoren, burdina (0,45 mg/100 gr.), magnesioa eta fosforoa. Bitamina ugariena C bitaminea da (19,1 mg/100 gr.). Laranjeak (53,2 mg/100 gr.) baino gitxiago dauka, baina tomate handi bategaz egunero behar dogun C bitaminearen herena lortzen dogu. B1, B2, B6, niazinea, azido folikoa eta A probitaminearen kantidade garrantzitsuak be baditu.
Beste substantzia nutritibo eta fitokimiko ugari be badaukaz. Honako honeek topau geinkez:
- Azido organikoak: malikoa eta oxalikoa. Tomatea heltzen doan heinean, azidoa gitxitu egiten da eta azukera gustua nabarmenagoa da.
- Likopenoa, karotenoidea. Likopenoa zelula karotinoide bat da, gorri koloreko osogai kimikoa, karotenoaren antzekoa, tomatean pigmentu lana egiten dauena.
Likopenoa A bitaminea bihurtzen ez dan karotenoide natural bat da. Horixe da zenbait fruta eta barazkiri kolore gorria emoten deutsena. Landarea heltzen doan heinean, klorofila-mailea gitxituz doa eta likopenoek, batez be, eta beste karoteno batzuk, maila txikiagoan, nagusitasuna hartzen dabe. Horreek emoten deutse landareari kolorea eta distirea.
Ezaugarri kimikoei jagokenez, likopenoa lipidikoa da, hau da, disolbagarria da disolbatzaile organikoetan (eterran, kloroformoan...). Eta egitura kimikoari esker, antioxidatzailea da: lotura bikotx ugari ditu eta horrek ahalmen oxidatzaile izugarria daben erradikal libreak topetako erraztasuna emoten deutso. Likopenoak, ganera, zelulen garapenaren kontrolean parte hartzen dau. Likopenorik ez dagoanean, zelulak nahastauta hazten dira. Horregatik uste da likopenoek zelulen zahartzaroan eragiten dabela.
Likopenoa, giza gorputzean, barrabiletan, prostatan, giltzurrun ganeko guruinetan eta gibelean dago, batik bat. Maila txikiagoan, bularretan, garunean, birikietan edota larruazalean.
Likopenoa ez dogu janari askotan topetan eta tomatea da substantzia horren iturririk aberatsena (0,7-20 mg/100 gr.). Sandiek (2,30-7,20 mg/100 gr.), guaiabek (5,23-5,50 mg/100 gr.) eta papaiek (0,11-5,30 mg/100 gr.) be badaukie, neurri batean. Sandia sasoiko frutea da eta guaiabea eta papaia ez doguz oraindino gure elikaduran sartu.
Halanda be, jateko horreen likopeno-kantidadea aldatu egiten da hainbat faktoreren arabera, ondo helduta dagozan ala ez, berbarako.
Horrezaz ganera, beste janari askoren kasuan pasetan ez dan legez, janaria berotu ondoren likopenoaren bioerabilgarritasuna areagotu egiten da, hau da, sukaldaritza-prozesua izan dauen tomatearen likopenoa isomero bihurtzen da. Txikitutako tomateak be efektu berbera izaten dau. Bestalde, gure dietan lipidoak eta likopenoak alkartzeak azken horreen disoluzinoa errazten dau, eta hesteetan errazago absorbiduten da. Hori dala eta, likopenoa probetxugarriagoa da tomatea orioagaz berotu edo egiten dogunean, tomate prijiduan (etxekoan).
Likopenoa
Ezaugarri horreek dirala eta, guztiontzat oso onuragarria da tomatea, hainbat modutara: gordinik, tomate-ura, tomate-saltsea eta, batez be, gomendagarria da honako kasu honeetan:
Tomatearen eta likopenoaren onurak
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!