Ardaoa probetako tenperatura egokia
2006-10-09 02:00 Jan edanakAdaoa probaukeran, tenperaturea oso ezaugarri inportantea da, izan be, gustuan, usainean eta baita taktoan be eragiten dau. Ardao muetearen arabera, mahaira atarakeran, tenperaturea ezagutu eta zaindu beharreko ezaugarria da.
Adaoa probaukeran, tenperaturea oso ezaugarri inportantea da, izan be, gustuan, usainean eta baita taktoan be eragiten dau. Ardao muetearen arabera, mahaira atarakeran, tenperaturea ezagutu eta zaindu beharreko ezaugarria da.
Ardaoaren tenperatureak muga bi ditu:
Goikoa: gustu azidoa eta usaimenaren presinoa adierazoten dauena. Zenbat eta tenperatura altuagoa izan, usainak arinago lurruntzen dira, sudurretik zuzenean jasotakoak zein ahotik jasotakoak, izan be, aho barruan ardaoaren temperaturea 2 gradutik 5 era igoten da bost segundoko tartean. Bestalde, zenbat eta temperatura altuagoa izan, gustua azidoagoa izango da.
Behekoa: tenperatura bajuak materia polifenolikoaren gustu latza emoten deutso. Ardaoaren materia polifenolikoaren kantidadeak gustoan eragiten dau eta baita kolorean eta usainean be. Polifenolek laztasuna eragiten dabe eta esan geinke zenbat eta polifenol gehiago izan, ardaoa latzagoa izango dala, nahiz eta polimerizazinoaren graduaren araberakoa be badan.
Ardaoa hotzitzeko erarik aproposena ontzi batean izotza eta ura jarri eta bertan ardao botilea sartzea da. Denpora baterako hozkailuan sartzea ez da modurik egokiena.
Orain dala gitxira arte, probaketa-saio batean ardaoaren tenperaturea ezagutzeko ardao botilea zabaldu behar zan derrigorrean eta hori atzera bueltarik bako prozesua da, behin zabalduta, botilea hori ezin baita gorde. Arazo horri aurre egiteko, ardaoaren tenperatura egokiaren inguruan asko aztertu dauen Argentinako enpresa batek, Thermowine izenekoa, ardao botilea zabaldu barik ardaoaren tenperaturea jakin ahal izateko termometroa atara dau, Tenpo izenekoa. Oso zehatza ei da eta ardaoen zein apardunen tenperaturea zehatz neur daiteke.
Termometro oso zehatza da eta erabilterraza. Ardao botilea ondo sikatu ostean, etiketa azpian inketan dan laminatxu bat da eta bertan tenperatura desbardinak agertuko dira, besteak beste, tenperatura aproposena eta ardaoak daukana.
Amaitzeko, hona hemen ardao desbardinak probetako eta edateko tenperatura egokienak:
- Ardao gazte zuriak: 7-10º bitartean.
- Ardao zuri onduak: 10-12º
- Urteko baltzak: 12-15º
- Kriantza baltzak: 14-17º
- Erreserba baltzak: 17-18º
- Gorriak: 10-12º
- Txakolinak: 8-10º
- Apardunak: 6-8º
- Finoak eta mantzanilak: 7-10º
- Olorosoak: 14-17º
- Amontilatuak: 12-15º
- Ardao zuri gozoak: 5º
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!