Bertan behera suediarren Txoko Operazinoa

Bizkaie! 2006-08-29 02:00   Jan edanak

Finantziazino arazoak aitatuz, Suediako Telia telebista kateak jakinarazo dauenez, 'Txoko Operazinoa' reality berezia bertan behera itxi eta aurrerago egitekotan gelditu dira.

Finantziazino arazoak aitatuz, Suediako Telia telebista kateak jakinarazo dauenez, 'Txoko Operazinoa' reality berezia bertan behera itxi eta aurrerago egitekotan gelditu dira. Suediako Telia telebista kateak antolatutako reality berezian, 11 suediar euskal gastronomiako errezetarik ezagunenak preparetan ikustea zan deigarriena. Hamaika parte-hartzaile eta dozena erdi kamara.

Parte-hartzaile danak 11.000 biztanle inguruko Mjölby herrikoak dira eta umetatik lagunak dira. Batek be ez dauka hartu-emonik gastronomiagaz eta taldean, besteak beste, psikologoak, hegazkin-pilotuak eta abade bat dagoz.

Bermeoko 'Iru Iturriak' eta 'Izaro Begi' txokoetako kideen eskolak hartzeaz gan, Bermeoko portu, denda eta azoka guneetan ibiltekotan ziran elikagaiak erosten. Trebakuntza fasearen ondoren, Irailaren 15ean, Sukalki Egunean parte hartzeko asmoa euken urtero izaten diran 300 bat parte-hartzaileakaz batera. Sekulako erronkea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu