Ehun da piku urte diruen kontuan

Bizkaie! 2004-05-28 00:00   Antxinakoak Geurera
Holan ba, 1855ean batutako gizonen erabagia Banco de Bilbao sortzea izan zan. Ideia hobetu eta pare bat urte geroago, 1857ko maiatzaren 17an erregearen baimena lortu eta urte bereko abuztuaren 24an, San Bartolome egunean zabaldu ebazan bere ateak Bilboko banketxe barriak. Lehenengo urteak beste leku batzuetan eginda, azkenenan 1868ko urtarrilaren 8an Bilboko Areatzan oraindino dagoan Estufa kaleko 7. zenbakian eraikin barria zabaldu zan. Eta ordutik aurrera berau izan zan banketxearen egoitza nagusia. Bitxikeria modura, eta banketxearen historian sakonduz, esan daigun lehenengo ...

Elikagai prijiduen berezitasunak (I)

Bizkaie! 2004-05-28 00:00   Jan edanak
Koipeak beroagaz transformau egiten dira Aldaketa honeek oso txikiak izaten dira gantz azido saturatuetan aberatsak diran koipeetan -mantekea eta mantekilea berbarako-. Aldaketa handiagoak dira gantz azido monoinsaturatuak daukiezan koipeetan, prozesua astiro izaten dan arren. Eta aldaketa arin eta garrantzitsuak gantz azido poliinsaturatuak daukiezanetan emoten dira: hazien orioetan, hau da, girasol, soja, arto, mahats pepitena…. Aldaketak txikiak izan arren, gantz saturatuak arriskutsuagoak dira osasunerako, bihotzeko gaixotasunetarako batez be. Orioetako gantz insaturatuak, ostera, mesedegarriagoak dira. Oliba-orioak 210 gradutik aurrera izaten dauz aldaketarik ...

PRIMER 2003

Bizkaie! 2004-05-28 00:00   Jan edanak
Baina irakurle askok itaunduko deutso bere buruari zelan produzitzen diran mueta honetako ardao beltzak. Elaborazinoa egiteko mahatsa osorik eta osasuntsu ailegau behar da upeltegira, ezelako tratamentu mekanikorik barik; andel edo harrizko dolaretan sartuko da mahatsa txorten eta guzti. Lehen normalena harrizko dolaretan (lagarrak) egitea zan. Gaur egun, baina, nahiz eta andel mota honeek erabili, gero eta gehiago erabilten dira altzairuzkoak. Andelaren azpiko aldean dagoan mahatsak presinoarengaitik hartzidura alkoholikoa egiten dau (normala), oxigenoa desagertzen da eta CO2ak hartzen dau haren lekua ...

Europa barriaren errealidade bitxiak

Bizkaie! 2004-05-28 00:00   eretxia
Ezin da ukatu Europako zabalkundeak eragin ekonomiko handia ekarriko dauala, alde batetik merkatua zabalagoa izango dalako eta, beste alde batetik, sortalderako jokerak indartu egingo diralako. Baina eragin eta aldaketa ekonomikoak begibistakoak izanda, deigarriak dira bitxikeria politiko batzuk. Hain zuzen be, Europako Batasunean sartu barri diran batzuk, oraintsura arte beste Estadu batzuen menpean bizi izan dira. Ez deutse inork ukatzen Europako partaide izateko eskubidea nahiz eta urte luzetan Sobietar Batasuna edota Jugoslabiako zatiak izan. Era berean, "ahaztu" egiten da sartu barri ...

Teknologia eta ekologia

Bizkaie! 2004-05-28 00:00   sarean
Honen aurrean, Suediako enpresa baten barri plazaratzen genduan, egurrezko teklauak, pantailak eta saguak egiten dauazan enpresa bat. Ez dakigu enpresa hau eredutzat hartu daben ala ez, baina Fujitsu japoniar enpresa erraldoiak honako barri hau dakarsku: muduko lehen ordenagailu biodegradagarria merkaturatu dabe, ordenagailu arruntetako plastikozko karkasa kendu eta zugatx-erretxinez egindako batez ordezkatuz. Ganera karkasa barri hau egiteko % 40ko energia aurreztea lortu dabe. Fujitsu multinazionalak baten baino gehiagotan egin dauz holako zugatx-erretxinazko produktuak lortzeko saio batzuk, batez be ordenagailu eroangarrietan, baina saio ...

Patata, kipula eta makailao ensaladea

Bizkaie! 2004-05-28 00:00   Jan edanak
Osogaiak: - Patatak. - Oliba-orioa. - Kipulea. - Azukerea. - Mantekilea edo margarinea. - Gatza. - Makailaoa. - Letxuga desbardinak. - Ozpina. Zelan egin: Patatak ‘panadera’ erara zatituko doguz. Gatza bota ostean, lapiko batean orio askogas konfitetan ipiniko doguz. Eginda dagozanean, oriotan itxiko doguz hoztu arte eta gero atara egingo doguz. Kipulak ‘juliana’ erara zatituko doguz, mantekilea, azukera apur bat, orioa eta gatza gehituta. Gero surtan ipiniko dogu, gorritu arte. Eginda dagoanean, orioa kenduko deutsagu eta gorde. Makailaoa zati txikietan botako dogu ensaladerara, eta gero letxuga mueta desbardinak gehituko ...

Errentako kanpainak hasi dira

Bizkaie! 2004-05-28 00:00   sarean
Bestalde, Bizkaiko Ogasun Sailak eskainitako beste zerbitzu bat hauxe berau daukagu. Guk aurkeztu dogun autorpena dirua bueltan jasoteko bada (eta holan izatea gurako geunke guztiok) kasu bi egon leitekez: bata, autorpen hori errebisetan danean, gure patrikako telefonoan SMS bat josoko dogu, dana konforme dagoala esanaz (eskatu dogun dirua bat datorrela Ogasuneko teknikariek kalkulau dabenagaz) edo diferentzia bat dagoala esanez (geure alde edo Ogasunaren alde). Eta bigarrena, Ogasuneko teknikariek zeozer behar badabe (dokumentazino gehiago edo antzerako zeozer), beste SMS bat jasoko ...

“Sasser” birusa

Bizkaie! 2004-05-28 00:00   sarean
Maiatzaren batean hasi eban bere “zeregina” eta hortik aurrera mundu osoko miloika ordenagailu kutsatu dauz. Internet sareko serbitzaileek daukien seguridade zuloak aprobetxatuz (serbidore gehienak Windows sistema operatiboa erabilten dabe) mundu osora zabaldu da eta adituen ustetan “Blaster” birusaren zabalkuntzearen parera heldu da. Dana dalakoan, Microsoft enpreseak baeukan bere sistemen zuloen barri eta horretarako preparauita eukazan “partxeak” eta seguridade sistemak. Kontuak kontu, erabiltzaile askok ez dabez partxe horrek euren ordenagailuetara deskargau eta euren seguridade sistemak (antibirusak) barriztau. Lehen bersinoa astiro-astiro zabaldu ...

'Airea', albokearen bizigarri

Bizkaie! 2004-05-28 00:00   Musikea
Soinu bidaia baterako proposamena be bada 'Airea' ze albokeagaz batera, duduka, lirua, launeddak, tsambouna eta txalapartea erabiliz, Armenia, Finlandia, Sardinia, Korsika zein Galiziako usaina dakar diskoak. Kolaborazinoen artean, Gilles Chabenat korsikarra, Roston Kuchichian armeniarra, Heikki Syrjanen eta pekka Westerholm finlandiarrak, Andrea Pisu sardiniarra, Faltriqueira galiziarrak zein Ruper Ordorika eta Iñaki Plaza eta Ruben Isasi txalapartariak aitatu behar dira. Kepa Junkeraren produkzino beharra be ezin ahaztu eta grabazinoa Arratiako, Arantzazuko Balea estudioan egin dabela. Bizkaie!

Almendra eta esne-krema kopea, arroz prijidu eta oliba-orio espumeagaz

Bizkaie! 2004-05-21 00:00   Jan edanak
Osogaiak (lau lagunentzat)  200 gr. almendra hautsa.  125 gr. esne.  3 gr. gatz.  20 gr. arroz prijidu.  200 gr. oliba-orio  Berakatz-atal bat.  Gindila zati txiki bat.  50 gr. esne-gain edo esne-tela. Zelan egin Lehenengo almendra kremea landuko dogu eta horretarako kazulatxu baten almendra hautsa, esnea eta gatza ipiniko doguz. Irakiten dauanean eta behin almendrea ondo deseginda dagoanean, kopatxuetara botako dogu nahastea, erdiraino betez, arroz prijidu eta oliba-orio espumearentzat lekua itxiz. Kopatxua hotzitzen ...

Eragin osasungarriko jateko prozesatu batzuk (III)

Bizkaie! 2004-05-21 00:00   Jan edanak
Prebiotikoak gehitu deutsiezan elikagaiak Merkatuan saltzen diran elikagaietan hiru prebiotiko mueta erabilten dira: oligofruktosea, frukto-oligosakaridoak eta inulina; horreek zuntz mueta batzuk dira eta gure hesteetan onuragarriak diran mikroorganismoak ugaltzen laguntzen dau; horrezaz gan, zuntzearen beraren propiedadeak be badaukiez. Berbarako, inulinak ura erakarteko gaitasun handia dauka eta horren eraginez elikagaiek bolumen handiagoa daukie. Eragin hau interesgarria izan daiteke argaltzeko dietetan, beteta gagozalako sensazinoa sortarazo eta gitxiago jaten dogulako. Baina gitxiegi jaten daben personen kasuan hobe izango litzateke inulineagaz aberastuta dagozan produktu ...

Espainiako ardao konsumoaren 2003ko datuak

Bizkaie! 2004-05-21 00:00   Jan edanak
Beste alde batetik, etxeetako konsumoak gora egin eban % 3,7, baina ez aurreko datua konpensetako beste. Dirutan ardao honen fakturazinoa 1.198,22 milloi eurokoa izan zan, aurreko urtean baino % 0,16 gitxiago. Mahaiko ardaoei jagokenez, ardao konsumoaren % 66,6 ordezkatzen dabe eta azken urteotako beheranzko jokerea nabarmendu behar da. 2002an personako 19,7 litro konsumidu baziran, 2003an 18,8 litro izan ziran. Ardao mueta honen prezioak be behera egin eban % 0,8an hain zuzen be. Bataz beste 1,15 ...

Asiako Hego-ekialdeko ugarteak (III)

Bizkaie! 2004-05-21 00:00   Bidaide
Heriotzearen inguruko bizimodua Timorren atzera eta aurrera ibiltea gogorra da. Azpiegiturarik ia-ia ez dago eta garraioak oso txarrak dira. Berbarako, hamalau bat ordu behar dira Bili eta Kupang arteko 200 kilometroak egiteko. Bidaiarien artean, geugaz batera txarri bat, zenbait oilo eta kakarraldo ugari joiazan. Bape duda barik, ez zan izan gure bizitzako bidaiarik ederrena. Balin, 60 eguneko abenturearen ostean, deskantsua hartzea erabagi genduan; Ujung Pandang, Sulawesiko uriburura hegazkinean joan ginan. Gure asmoa heriotzea oinarri dauan Toraja kulturea ezagutzea zan, geureagaz ...

Arbola Santua

Bizkaie! 2004-05-21 00:00   Antxinakoak Geurera
Gizakiak aspalditik lotu ditu sinismena eta zugatza. Gizon antza izanda, sustrai-hankak; enbor-gorputza eta adar-besoak; normalean zugatzek gizakiak baino bizitza luzeago daukie, iraunkortasunaren ideia emonaz. Jakintsu batzuen esanetan, gizakiaren lehenengo sinismenak arbolakaz lotuta egon leitekez eta horren erakusle izango litzateke, eleiza eta baseleiza inguruetan sarri topetan doguzan zugatzak. Ganera, agintea eta erlijinoa be buztartu leitekez zugatzen bitartez: sustraietatik hasi eta adar eta ostoetara ibilbidea eginaz, lurra eta zerua batzen dauz. Historiara jota be, ikustekoa da zugatzakaz herri honek izandako erlazinoa. Erromatarren ...

Udabarriko musika loraldia

Bizkaie! 2004-05-21 00:00   Musikea
Gor BRIGADA CRIMINAL eta STUPENDA JONES Talde bi honeek OSTI BI diskoa plazaratuko dabe alkarregaz. Zeozelan esateko OSTI BI, inguruko epelkeria musikalari emondako erantzuna da. Bi taldeok soinu sinple eta trinkoa lantzen dabe, euskerea zein gaztelerea tartekatzen dabez eta talde bien kasuan freskotasuna eta eskarmentua dira bereizgarri; kantu biribilak egiteko berezko abilezia daukie. Brigada Criminal, Lazkaotik datorren laukotea da. Rock and rolla zein Social Distortion-en ereduko punkaren jarraitzaile amorratuak dira. Stupenda Jones olaztiarrak, barriz, Nafarroako Sakanako haran hotzetik datoz eta ...

Louisianako Euskal Jaia

Bizkaie! 2004-05-21 00:00   Euskaldunak munduan
Aurreko urteko bagilaren 7an egin zan ofizial euskal-taldea, Louisiannako lehenengoa. Euskal jaia noiz egin eta alkartea ofizialki noiz instituzionalizau erabagiteko eukien oraindino, baina. Orain hilabete inguru ipini eben datea, maiatzaren bigarren eguna hain zuzen be. Halan da be, orain arte ez dira jairik barik egon. Bazkideek topaketa ugari egin dabez, eta gitxika-gitxika gero eta jente gehiago batu da, bai euskaldunak, baita euren familiakoren bat euskalduna daukienak be. Michel-Antoine Goitia Nicolas izan zan orain urtebete ekimenaren bultzatzaile nagusia, Bertha Bidart-Smith eta ...

Lazkao Txiki handiagaz

Bizkaie! 2004-05-21 00:00   Bertsolaritzea
San Antontxuak laster ailegauko eta, Bataklan txokoan batu ziran bertsolari eta bertsozale mungiarrak (baita inguruko herri eta auzoetakoak be). Roberto eta Keparen trikitixearen doinuagaz alaitu zan giroa, alaitzeko gehiegirik behar izan ez eban arren. Jon Lopategigaz batera, Gregorio Larrañaga be tartean izan ziran. Azken hau nor izango ete dan galdezka egongo zarie zeuon buruei, baina ‘Mañukorta’ esanda laster etorriko jatzue burura bekainak inork baino hobeto mobitzen dauazan bertsolari atsegina. Eta atseginetan atseginena be han egoan: Lazkao Txiki. Afari galanta jan ...

EKA-k iruzurra atzemon dau Interneterako konexinoetan

Bizkaie! 2004-05-21 00:00   sarean
Iruzur modu barri honen aurrean, EKA-OCUV Erakundeak ondoko konsejuak ezagurazo ditu: - Nazioarteko deiak ez badoguz erabilten, operatzaileari deitu eta gure telefonotik holako deiak egiteko aukerea indarrik barik itxi dagiala eskatu. - Nazinoarteko deiak erabili ezkero, (familiakoak daukaguzalako kanpoan, lanerako behar dogulako...), aldaketarik onartzen ez dauan birusen kontrako euskarria instalau gure ordenadorean. - Nazinoarteko deien diru kopurua fakturan zelakoa dan ikustea errez-erreza da (00 zenbakiakaz hasten dira). - Interneteko orrialde ezezagunetan eta publizidadeko iragarkietan, 'onartu', 'aurrrera' eta antzekoak agiri diran ikono edo laukirik ez ...

'Egokitasuna hizkuntzearen erabileran'

Bizkaie! 2004-05-21 00:00   Kulturea
BARIKUA, MAIATZAREN 7a 16:00 Harrera eta dokumentazino banatzea. 16:30 Aurkezpena: Esti Izagirre (Mendebalde Kultura Alkarteko zuzendari barria). 16:50 Triptikoaren azalpena: Jesus Mari Txurruka. Lehenengo Ekitaldia Moderatzailea : Manu Ormazabal 17:00 Berbaldia: Iñaki Martínez de Luna: Euskerearen erabilera egokirako gizarte baldintzak. 17:30 Berbaldia: Pello Esnal: Egokitasuna hizkuntzearen erabileran: oinarrizkoak. 18:00 Itaun-erantzunak. 18:10 Atsedenaldia. Bigarren Ekitaldia Moderatzailea: Juan Luis Goikoetxea 18:40 Berbaldia: Asier Larrinaga: Hizkuntza egokitasuna telebistan. 19:10 Berbaldia: Juan Manuel Etxebarria: Euskerearen gaurko ...

Labeleko euskaldunak

Bizkaie! 2004-05-21 00:00   Euskerea berbagai
Ubedako mendilerrotik joan egin baino lehen, azken batean bi aldarrikapen daukaz testu honek: alde batetik, euskaldunok egin behar doguzan euskera gaitasun azterketak ez dirala oso egokiak, bai behintzat barriz aztertu beharrekoak. Beste aldetik, betiko aldarrikapena ekarri gura neuke atzera, erdaldunei egiten ez jaken hizkuntza probaren konparazinoa. Neuk 4. Hizkuntza Eskakizuna lortu gura neuke, baina lehenago aitatutako arazo administratiboaren parte naz. Ez dakit bihar, etzi, urte betera edo Halley kometa barriz agertu aurretik egingo dan itzultzaile izateko oposizinorik Euskal Autonomia Erkidegoan ...