Jardun, ari, zertu eta ibili
2005-05-13 00:00 Euskerea berbagai
Jardun
'Andrea eta biok Madrilera joan ginan eta bertan jardun gendun lehenengo aldiz'
Imajinazino beroko irakurleek honezkero pentsauko ebenez, esaldi honen interpretazinoa egiteko ezinbestekoa da senar-emazte horreen gustuak ezagutzea edo senarrak aurretik zer esan dauen jakitea; bestela esanda, testuingururik barik ezingo geunke holako esaldirik itzuli, ezta berbaz berbako itzulpena eginda be. Pasau lei senarra sexu kontuez ibiltea berbetan, edo andreagaz jantzan lehenengo biderrez egin eban aldiaz. Zertan jardun eben, andreak eta senarrak baino ez dabe jakingo.
Ari
'[...] Bilbora joan zan ...
Gaztai urdinagaz egindako pastel epela irasagar-zurrupakiagaz
2005-05-06 00:00 Jan edanak
Osogaiak (6 lagunentzat):
Kebrada-orea egiteko:
- 500 gr. urun.
- 250 gr. gurin.
- Arrautza-gorringo bi.
- 125 ml. ur.
- Gatza
Gaztai urdin pastela egiteko
- 200 gr. Philadelphia gaztaia.
- 25 gr. Roquefort gaztaia.
- Hiru arrautza.
- 50 gr. azukera.
- Litro bat esne-gain.
Zelan egin:
Lehenengo, kebrada-orea egingo dogu. Hobeto da tartea jan baino egun bat lehenago egitea, orea gogortzeko eta gero guk ondo landu ahal izateko. Holan, hurrengo egunean, zabaltzen dan molde batean jarriko dogu orea eta laban egosiko dogu, 170 gradura, 5-6 minutuz (beti ...
Mirarizko dietak
2005-05-06 00:00 Jan edanak
Mirarizko dieta ezagunenak honeek dira:
- Gorputza garbitzeko dietak: gaur eguneko elikadurearen ondorioz hartzen doguzan toxinak botaten doguz dieta honegaz (jateko industrialak, gatza, transjenikoak...). Dieta honeek ez dira pisua galtzeko eta, ondorioz, ez dabe emoitzik emoten.
- Elikagaiak nahastetan ez dituan dietea: dieta honek elikagaien konbinazino berezia eskaintzen deusku, gure ohitureagaz zerikusirik bako konbinazinoa. Normalean, dieta honegaz proteinak eta karbono-hidratoak daukiezan elikagaiak ez dira aldi berean jaten. Proteinen eta karbono-hidratoen nahasketea oso txarra dala dinoe dieta honen aldekoek, prozesu kimiko batzuk besteen ...
Egurrezko upelean ardaoaren zahartze denporea ezbaian
2005-05-06 00:00 Jan edanak
Lan hau egiteko ardao baltz nahastauak eta ardao monobarietalak erabili ziran. Lau ikerketa arlo jorratu ziran eta ardao eta upel desbardinetan azterketa kimikoen eragina aztertu zan. Lehenengo ikerketan, 12 hilabete frantziar eta amerikar haritzezko upeletan egindako ardaoa aztertu zan (upelak bost urtetan erabilitakoak ziran). Ondoren, 18 hilabetean frantziar haritzezko bi urteko erabilerako upeletan zahartutako ardao baltza aztertu zan. Ganerako biak biak, merlot ardaoa eta cabernet sauvignon ardaoak izan ziran, biak gradu eta pH desbardinekoak eta 17-18 hilabetez amerikar haritzezko urtebeteko ...
Aita Santua Gasteizen
2005-05-06 00:00 Antxinakoak Geurera
Utrechteko Adriano
Adriano Florensz, Utrechten jaio zan 1459an. Etxe apaleko semea izanda, sasoi horretan sarri pasetan zan moduan seminarioan sartu eta abadetzarako ikasketak hasi ebazan. Filosofia eta teologia ikasi eta gero azkenean benetan ondo jantzitako gizon hau erregeagandik hur egon zan. Gauzak holan dirala, 1515ean Carlos, gero Carlos I eta Alemaniako V. izenagaz ezagutuko zan errregeek berak Castilla eta Aragoiko erregetzarako eukazan aukerak aldarrikatzeko helburuagaz bialdu eban Adriano Gaztelara. Behin Carlos 1517an Castilla eta Aragoiko errege izentau eta gero, erregetza ...
Zigor Aldama: 'Asia da etorkizuneko kontinentea'
2005-05-06 00:00 Bidaide
3.- Egotekotan, zein da bidaiaren lekurik edo momenturik arriskutsuena?
Z: Mongolia. Bertako klimea, azpiegitura faltea...
Bidaia hau ez da besteak baino arriskutsuagoa, baina danetarik ikusiko dogu. Shangai edo Hong Kong lako uriburu oso garatuak ikusiko doguz, bai, baina baita Mongoliako herritxu nomadak be. Nik uste dot arazo gehien Mongolian eukiko dogula. Ganera, guk ondo ezagutzen doguz osasun arazoak eta Mongolian horrelako arazoren bat eukitea barri oso txarra da. Hortik zehar galduta egon ezkero, hurren dagoan ospitaletik egun batzutara gagoz. Ospitale ...
Pablo Malok Frío sol de invierno filma aurkeztu dau Chicagon
2005-05-06 00:00 Euskaldunak munduan
Bizkaie!
Uranzadik diasporako argitalpenak digitalizauko ditu
2005-05-06 00:00 Euskaldunak munduan
Mexiko eta Venezuelako argitalpenak
Uranzadi Digital bilduma idatziaren ondorengo legez sortu zan. Helburua atzerrian argitaratutako euskal aldizkariak, buletinak... digitalizetea da, diasporearen artean hobeto banatzeko. Mueta honetako artxibo ugari dagoz eta, lana zeozelan antolatzeko edo, Ameriketan 1876tik 1976ra argitaratutakoak bakarrik hartuko dira kontuan. Maiatzean ekingo deutso lanari Uranzadik eta, horretarako, ikerketa bibliografiko sakona egin beharko dabe, bai bertoko eta baita Venezuela eta Mexikoko hainbat liburutegitako lanak aztertuz.
Datorren urterako, Ameriketako Estadu Batuak
Mexiko eta Venezuelako argitalpenak digitalizau ostean, Ameriketako Estadu Batuetakoak ...
Julen Gabiria: 'leidu, leiduten da, baina sartzen deuskuena'
2005-05-06 00:00 BarriketanKolonbiako euskal etxeak eta Euskal Herriko Unibersidadeak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2005-05-06 00:00 Euskaldunak munduan
Bizkaie!
Informatikari Euskaldunen V. Bilkurea hilaren 22an izango da Donostian
2005-05-06 00:00 sarean
Bizkaie!
Asel Luzarraga: ‘idazterakoan, gehiago identifiketan naz pertsonaia femeninoakaz’
2005-05-06 00:00 Kulturea
Zientzia fikzinoa badauka liburuak, baina maitasunezko hartu-emon baten gaineko istorioa be bada.
Bai, bai. Nik pentsetan dot literatureak, orokorrean, hartu-emonen gainean egiten dauela berba. Idaztean, nire edo ingurukoen hartu-emonen gaineko hausnarketea egiten dot, eta, azken baten, gizakien hartu-emonen gainean egiten dot berba.
Naroa pertsonaiak pisu handia hartzen dau nobelan, eta maitagarriena be bera da.
Eta seguruenik, bera da protagonista nagusia. Idazterakoan, gehiago identifiketan naz pertsonaia femeninoen egoerakaz eta euren prozesuakaz. Aurreko liburuan be antzera pasau jatan. Hasikeran, itxuraz, protagonistak mutilak ...
Hainbat urteren ostean, Basaurik atzera be hartuko dau Nazinoarteko Animazino Zinemaldia
2005-05-06 00:00 Zinemea
Horrezaz ganera, jaialdiak irauten dauan lau egun horreetan mahai-inguruak, erakusketak, kontzertuak, eskola-umeentzako emonaldiak, Balear Uharteetako Unibersidadeak egin dauzan pelikulak eta Frantziako animazino-zinemaren beharrik adierazgarrienak eskainiko dabez.
Danetara, 7 fikm luze eta beste 11 labur lehiatuko dira. Kuba, Espainia, Mexiko, Txile, Argentina, Alemania, Erresuma Batua, AEB, Luxenburgo, Errusia, Australia, Frantzia, Italia, Dinamarka, Eire eta Kanadako produkzinoak egongo dira ikusgai.
Bestalde, Pozokoetxe kultur etxean eta Ariz dorretxean Euskal Herriko animazino-zinemeari buruzko erakusketak prestatu dabez.
Joseba Terreros
Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariaren ale guztiak sarean
2005-05-06 00:00 sarean
Aitatu legez, zozketa bat egingo da proiektua amaitu dala ospatzeko. Oso erraza da parte hartzea: Zientzia.net webgunean erregistrau ostean, aldizkariaren ganeko lau galderari erantzun behar jake astero. Webgunean bertan topau daitekez erantzunak. Galdera guztiak ondo erantzuten dabezanen artean, Elhuyarren produktu-sorta bat zozkatuko da astero; hiru astez lehiaketan parte hartu daben guztien artean, barriz, PDA bat.
'Elhuyar Zientzia eta Teknika' aldizkaria 1974tik kaleratzen da, Euskal Herriko eta mundu osoko zientzia eta garapen teknologikoaren barri zabaltzeko. Horretarako, Elhuyarko erredakzino-taldeaz ganera, ikertzaile ...
Produkzino indigenak izango dira protagonista Bilboko X. Zinema eta Lankidetza Zikloan
2005-05-06 00:00 Zinemea
Bizkaie!
Mendebale Kultur Elkarteak Euskara: normalizaziotik homologaziora
2005-05-06 00:00 Kulturea
Bizkaie!
Zea Mays: ‘Sortuz, grabitatearen aurka’
2005-05-06 00:00 Musikea
Kontzertu ugari eskainiko ditue eta, lehenengoa, aste honetan bertan. Hona hemen zerrendea:
Apirilak 22, Bonberenea (Tolosa) + Elektra
Apirilak 23, Bukowsky (Donostia)
Maiatzak 1, Kukutxa Gaztetxea (Errekalde)
Maiatzak 6, La Kelo (Santurtzi) + Evirus69
Maiatzak 7, Jalgi Kafe Antzokia (Lasarte)
Maiatzak 12, Terminal (Iruñea)
Maiatzak 14, Elorrioko Gaztetxea + Evirus69
Maiatzak 20, Eibarko Gaztetxea
Maiatzak 21, Ondarroako Kafe Antzokia
Bagilak 17, Zalla
Garagarrilak1, Errekaldeko Jaiak
Garagarrilak 2, EH Zuzenean Festibala
Atxapunte
‘Ilargi handi, zauri zarae’ disko-liburu-DVDak Lorca, Lauaxeta eta Nikolas Lekuona gerrearen biktimak buztartzen ditu
2005-05-06 00:00 Musikea
Zuzenekoetarako ikuskizun berezia preparau dabe diziplina desbardinen artean zubiak eregiz; Lorca eta Lauaxetaren artean sortutako hartu-emon literarioa taularatuko da, antzerkia (zuzeneko emonaldietan Interruptus taldeko bi lagunek parte hartuko dabe), musikea, poesia, pintura eta arte bisualak buztartuz.
Antzerkiaren bitartez, Lorca eta Lauaxeta agertuko dira eszenatokian bakotxa bere hizkuntzan poemak errezitetan. Jarraian, Zurak poema musikatuak eskainiko ditu, erreziteteari itxi barik eta proposamen bisuala be ez da faltako (Veronica Aguileraren bideo-pinturea).
Zuzenekoak:
- Apirilaren 14an, Hondarribiako Banakon.
- Apirilaren 16an, Elorrioko Arriolan.
- Apirilaren 21ean, Donostiako ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1767
1768
1769
1770
1771
1772
1773
1774
...
1868
1869
1870
1871
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...