Eskerrik asko zure berragerpenagaitk blogean. Askotan begiratzen dot weborria zure barriren bat agertzen badan. Aipatutako bluesak berenbegiko izena daukat: Pandemiaren bluesa. Blues horrek transmitiduten deuskun sensazinoa hauskortasuna da.
Erantzuna | Duintasuna
Pozten nau idazten dozunak, biok bat goaz eta. Bakotxaren bihotz osoa ipintea edozein ekintzatan funtsezkoa da, izan be holan lortzen da betiko oroitzapenak izan daitezan. Egin egiteagaitik ez dauka zentzunik.
Behin irakurri neban:”gure bizitzea argazki beteriko kutxa bat ikusten ahal da”. Zenbat eta bihotzez egindako esperientzia atseginei ataratako argazki gehiago sartzen dogun kutxan, orduan eta emonkorragoa sentiduko dogu gure bizitza.
Erantzuna | Hatsa
Niri be gustetan jat arraroa izatea. Bost piper basteen eretxia. Behin idatzi zenduan"Norentzako este zan?" Beste batzuen artean niretzat izaten dira zure artikuluak. Eskerrik asko eta jarraitu eizu.
Erantzuna | Labezomorroei
Parmenides-ek esan ebanez ezin zeinke ibai berbera birritan bajatu , bigarren aldiz bajatzen nazenean ibaira, ez zu ez ibaia ez zariela berberak. Baina lehena edo bigarrena, aurrean edo atzean, agirikoa edo estalita, zeu zara idazlea. Eta agertzen diran edo igarten doguzan zertzeladak zuk idatzi dozuz, agian zure iraganeko zuk. Dana dala, gustau jat zure burutazinoa.
Erantzuna | Urrundik datorrena