Gazteakan irakurzaletasuna indartzeko erronkea
‘Ardura nagusia liburuaren hasierea, oinarria zan. Gazteek ez daukie irakurteko ohiturarik eta helburua euren mailara, diskursora moldatutako liburua egitea zan. Erraza da esatea baina gatxa egitea’. Berba honeekaz definidu eban Morillok liburuaren hasiera-prozesua. Ostean, egitura bikotxaren ideia otu jakon gazteen mundura hurreratzeko. Maitasuna, sentimenduak... jorratzeko bide egokia zala pentsau eban, ‘ahots bi, narratzaile bi, doinu bi, diskurso bi...’.
Elea argitaletxeagaz alkarlanean argitaratu dau liburua Konfederazinoak.
Idazlearen biografia
Fernando Morillo (Azpeitia, 1974) Filosofia eta Fisikea ikasitakoa da, bokazinoz idazlea. Sari ugari irabazi ditu (CAF-Elhuyar, Donostia Hiria, Igartza, Euskadi Saria gazte literaturan…) eta liburu batzuk plazaratu, besteak beste: Bila nazatela, Sexu egunsentiak, Ortzadarra sutan, Izar-malkoak, Eta ni zer!, Arriskupean!, Gloria Mundi eta Dragoien orroa.
Saioa Torre Gereketa
Euskal Herriko Ikastolen Konfederazinoak ‘Atari’ bildumearen lehenengo liburua argitaratu barri dau: ‘Idoiaren agenda/Gariren agenda’. Fernando Morillok idatzi dau egitura bikotxeko liburua. Lan berezia da, alde batetik zein bestetik hasita irakur daitekelako. Batean, Idoia 17 urteko neskearen agendea topauko dogu; bestean, edade bereko Garirena. Antzeko munduak, ikuspuntu desbardinetatik idatzita. Biek ezagutzen daben personaia batek lotuko ditu istorioak.
Fernando Morillok gazteakana heldu gura dau lan honegaz, eurakan irakurzaletasuna bultzatzeko. Izan be, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazinoko Erramun Osak liburuaren aurkezpen egunean zehaztu eban legez, ‘ikasgeletatik kanpo be, euskerearen alde egin behar da. Ikasleek ez dabe derrigortuta irakurri behar, irakurzaletasunak ez dau obligazinoa izan behar gazteakan’.