Intxaur saltsea

Bizkaie! 2002-11-15 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Lehenengo eta behin esnea irakiten jarriko dogu lapiko baten, intxaur saltsea egingo dogun lapiko berean. Behin irakinda bertara kanela-zotz biak bota eta tapa bategaz estaldu; bertan itxiko dogu geldi, surtatik kanpo hamar minutuz gitxi gorabehera, 'infusionetan', sukaldarion hizkeran esaten dogun moduan. Behin infusionauta dagoanean, surtan jarriko dogu lapikoa, oraingo honetan kanela barik, kaneleak egin dauelako berea, eta kaneleagaz irakiten badogu, horren gusto guztiak gehituko deutsozalako saltseari eta hori ez da komenidu; horregaitik, infusionau baino ez dogu egiten. Beno ...

Markosen txarria

Bizkaie! 2002-11-15 00:00   Bertsolaritzea
Markosen txarria 1 Markosek egin eban lastozko zubidxe bertatik pasatzeko bera ta txarridxe. Hasi ziran pasatzen jausi zan zubidxe Markosek hartu eban kristoren ostidxe. 2 Errekatik urten zan goraino bustirik ganera sikatzeko ez zan eguzkirik. Egindakoarekin guztiz damuturik barriz ez dau egingo lastozko zubirik. 3 Horrelaxe hil jako makina bat pizti baina aurrera doa euri zein eguzki. Markosi bardin jako busti zein ez busti errekan zehar doa txarri eta guzti. 4 Erreka baztarrean guardarekin kezka lizentzi barik egin ete dauen ...

Oportoko ardaoak

Bizkaie! 2002-11-15 00:00   Jan edanak
Oporto muetak Oporto guztiak Ruby lez jaioten dira, baina kupelean zahartu ondoren, bere kolorea galtzen dabe eta Tawny bihurtzen dira. Ruby: . Ruby: Pipan edo kupelean 3 urte pasau ondoren. . Late Bottled Vintage edo LBV: uztako ardaoa eta 4-6 urtetan barrikan gordetakoa. . Crusted: Oporto nahasketak eta merkatura atara baino lehen 4 urte botilan egondakoa. . Single Quinta: uzta-urte eta finka batetik ataratako Oportoa; hau urte bitan euki behar da pipetan. . Vintage: uztea oso ona danean baino ez da egiten. Ardao hau mahatsa ...

Fruteagaz preparautako produktuak

Bizkaie! 2002-11-15 00:00   Jan edanak
Kontuak kontu, gai honegaz amaitzeko ondoko hau gogoratuko dogu: azukera gehiago daben jakiak noizean behin eta neurriz jatea ondo dago (bakotxak bere neurria topetea da kontua), baina larregia be ez da inoiz ona izaten. Bestalde, azukeratan aberatsak diran jakiak oso onak dira modu arin eta errazean absorbiduten edo hartzen dan energia behar daben kirolarientzat. Larraitz Artetxe, Dietetika eta Nutrizinoan diplomatua, ELAN VITAL Medikuntza Zentrukoa.

Resurreccion Maria Azkue (Lekeitio, 1864 - Bilbo, 1951)

Bizkaie! 2002-11-15 00:00   Euskerea berbagai
R. M. Azkueren txatalak: - Bein da betiko nobelatik, 'Basa-txoritxu' abestia: 'Basa-txoritxu mustur luzeak ez igan zerura billa, aingerutxurik bear ezkero orra or nire mutilla. Bere musua edurra da ta sua biotza ta ezpanak: berton urturik biziko dira nire bularra ta zanak. Ai! Nok leukezan urrezko orratza, urre-miesa ta aria, urrez asi eta amaituteko ume onentzat jantzia. Larrosatxuak bost orri daukaz, krabeliñeak amabi; gure umea gura dabenak eskatu beren amari. Neure leioko inzirrituak illun-abarran begiak, ene umea lo datzanarte lo egin ...

Euskal kirolariak munduan

Bizkaie! 2002-11-15 00:00   Euskaldunak munduan
Josune Bereziartu (eskalatzailea) Emakume honen mugea non dagoan jakitea ez da erraza, baina lurtarra izanda, mugatik hur egongo dalakoan gagoz. Hogeita bederatzi urteko lazkaotarra munduko emakume eskalatzailerik onena da, Liz Sanzoz frantziarraren eta Marietta Udhen alemaniarraren aurretik eta gizonezko eskalatzaile asko baino maila handiagoa erakusten dabil munduan zehar. Oraintsu, Suitzan 9a zailtasuneko 'Bain du Sang' izeneko bidea kateatu dau hirugarren ahaleginean, eta berak pentsetan ebana baino errazago. Bereziartu bide hau egiten dauen munduko seigarren eskalatzailea da. Edozelan be, lehenago be ...

Metroa eta tranbia, Bilboko gidari isilak

Bizkaie! 2002-11-15 00:00   eretxia
Honezkero, abenduan tranbia martxan ipinten danean, Bilbon bertan topau ahal izango dogu Amsterdam, Paris, Erroma edo Londresen moduko uriek gogoan itxi ohi deuskuen irudia; gure uriburua eta, horregaz batera, Bizkai osoa, aurrera doazen seinale. Joseba Terreros

Spam = zaborra, posta elektronikoaren alderik txarrena

Bizkaie! 2002-11-15 00:00   sarean
Gaur egun teknologiaren munduan bizi gara, baina baita publizidadearen sasoian be, eta 'spam'-a da honen erakusgarririk onenetarikoa. Kontua da ze, iragarki horreek gehienetan erdi guzurrezkoak izaten dirana: 'aberastu zaitez berehala', 'lortu eizu eskuko telefonoa doban' edo antzekoak izaten dira mezuak. Publizidade mueta honegaz orrialde pornografikoetarako loturak be bialtzen deuskuez, baina oraintsuko ikerketek erakutsi dabenez, azken hileotan pornografiari buruzko korreoen kopuruak behera egin badau be, erdizka edo oso-osoan iruzurrak edo timoak diran posta-mezuak asko ugaldu dira. AEBetako Senatuaren Merkataritzako Batzordeak ...

1951ko grebea

Bizkaie! 2002-11-15 00:00   Antxinakoak Geurera
Berrogeita hamaikako grebea sasoi baten amaierea be bada. Francok, esan dogun legez, laguntzinoak jaso zituan erbestean, eta kreditu horri esker eta mugak zabaltzea jadetsi ondorik, arnasea hartzea lortu eban ekonomia modernizetako; horren ondorioz, beharginen egoerea hobetu egin zan. Agintari erbesteratuentzat be sasoi barria hasi zan 50eko hamarkadan. Ordutik aurrera Francoren kontra ekiteko bide barriak jorratu behar ziran. Ganera, errepublika sasoitik etozan erakundeek erakunde sortu barrien lehia be izan eben. Belaunaldi barria egoan sortzen Euskal Herrian, eta belaunaldi horrek beste era ...

Istanbul (II)

Bizkaie! 2002-11-01 00:00   Bidaide
Amaitzeko, zer moduz Turkiako lireagaz? Bueno, ohitura kontua baino ez dala esango neuke. Batzuetan, gatx egiten da horrenbeste dirugaz ibiltea kanbioak eskandalua izaten diralako; kontuan izan euro bategaz 1.200.000 Turkiako lira erosi geinkezala; transakzinoetan kontu handiz ibili behar da, normalean diru partida itzelak erabilten ez badoguz behintzat. Dana dala, saltsa horreek ebitetea be erraza da, ze euroak lekurik gehienetan onartzen ditue. Testua: Zigor Aldama Argazkiak: German Etxebarria eta Jesus Aldama

Nontzeberri: euskeraz egindako kultura-ataria

Bizkaie! 2002-11-01 00:00   Kulturea
Aurkezpen eguneko eretxiak - Lutxo Egia (Nontzeberri): informazinoan, sorkuntzan eta interaktibidadean oinarritutako euskerazko lehen kultura-ataria da Nontzeberri.com. - Lorea Bilbao (Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Euskara Zuzendaria): teknologia barriak eta euskerea buztartzea da Administrazinoan dogun erronkea. - Gotzon Lobera (Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko Zuzendari Nagusia): euskerea altxorra da eta teknologia barrietan be lekua behar dau. Proiektu integratzailea, gazte jenteari begira pentsautakoa. http://www.nontzeberri.com Bonny

Kanadako Newfoundlandeko (Ternuako) lagunak Euskal Herrian

Bizkaie! 2002-11-01 00:00   Euskaldunak munduan
Ternuaren eta bertako arrantza jarduerearen ganean sakontzeko nahitaezkoak: - Red Bay-ko (XVI. gizaldiko euskal itsasgizonen Buttus zaharra) Euskal Museoa. - Derrigor bisitau beharrekoak: Saint John's, Ternuako uriburua, Norris Point, Gros Morne Parke Nazionala, Viking Trail, Plum Point, Port-au-Choix... - Selma Huxley Barkham historialariak idatzi eta zuzendutako 'Itsasoa. Los Vascos en el marco del Atlántico Norte, siglos XVI y XVII' (Donostia, 1987) eta 'The Basque Coast of Newfoundland' (Saint John's, 1989). Bizkaie! / Henrike Knörr, EHUko katedratikoa eta Euskaltzaindiako Buruordea

Bordeleko ardaoen ganean (II)

Bizkaie! 2002-11-01 00:00   Jan edanak
 Médoc: 15.000 mahasti hektarea inguru landatuta dagoz lurralde honetan eta 700.000 hl. inguru ardao produziduten da. Médoceko iparraldean, Médoc izen bereko azpieskualdea dago, eta hegoaldean, Haut Médoc. A.O.C. Médoc izendapena daroen ardaoak oso desbardinak izan daitekez euren artean, batez be estilo eta lur mueta asko dagozalako tartean. Oro har, ardao baltz klase bi bereiztu daitekez. Alde batetik, gazte edateko ardao arin, dotore, eta leunak. Bestetik, botilan urte batzuetan zehar hobetzen diran ardaoak, sendoagoak eta tanizidade ...

Internet sarearen tripak

Bizkaie! 2002-11-01 00:00   sarean
Zerbitzaile horren kokapen fisikoa be nahikoa bitxia da. Internet sortzeko momentuan, Errusiaren eta Estadu Batuen arteko hartu-emon hotzak zirala eta, Estadu Batuetan bildur ziran halako eraso nuklearren menpean egozalako, eta hori dala eta, armadearen ordenagailuak leku desbardinetan ipintea erabagi eben; hori bai, ordenagailu horreek euren artean konektauta egozan, eta baten informazinoa galdu ezkero, beste baten informazinoa salbetan zan. Horreexek izan ziran Interneten lehenengo pausuak, baina orain be antzeko arazoak doguz: alboko mapan ikusten danez, erro zerbitzaileok nahiko hur dagoz, eta ...

Frutea eta frutu sikuak (II)

Bizkaie! 2002-11-01 00:00   Jan edanak
Osoketearen aldaketa hau hobeto ikusi daizuen, taulatxu baten bitartez adierazoko dogu 100 gramo frutu desbardinen konposizinoa:
FRUTEA

ENERGIA (kilokaloriak)

KARBOHIDR. (gramoak)
KOIPEA (gramoak)
PROTEINA (gramoak)
Okaranak
64
10
0.1
0.8
Okaran pasak
290
70
0.4
2.3
Mahatsa
81
17
1
1
Mahats-pasak
324
75
1.3
3
Ikoak
80
18
0.1
1
Iko pasak
275
62
1
4.2
Larraitz Artetxe, Dietetika eta nutrizinoan diplomatua, ELAN VITAL Medikuntza Zentrukoa.

'Gastronomiaren onena', sukaldarion kongresua

Bizkaie! 2002-11-01 00:00   Jan edanak
Astelehena, zemendiak 18 Estadu mailan, sukaldari gazteen eta autore sukaldea egiten dabenen arteko txapelketeagaz hasiko da kongresua arratsaldeko 16:00retan. Aurtengo hautagaiak 10 sukaldari dira. Hogeita hamar urtetik beherako sukaldariak izango dira 10 sukaldariak eta honeen bikote laguntzaileak. Horreetatik 3 sukaldari pasauko dira eguaztenean izango dan finalera. Jakin daizuen, aurreko urteetako irabazleak honeexek dira: Andoni Luis Aduriz, Sergi Arola, Josean Martinez Alija eta Beñat Ormaetxea. - 18:05: Vitor Arguinzoniz jaunaren txandea. Bere espezialidadearen barri emongo dau, hau da, jatekoa txingarretan ...