'Bilboloop 2008 Jaialdia' izango da urrian Bilboko Kafe Antzokian

Gotzon Uribe 2008-09-25 15:57   Musikea

Jaialdiaren aurkezpena urriaren 10ean izango da gaueko 21:30ean eta La Habitación Roja Valentziarrek eta Tom Boyle Getxoko talde gazteak joko dabe. Danetara, urriaren 10, 24 eta 25ean 9 taldek joko dabe.

'Aurtengo Gorakada' Nafarroatik

Gotzon Uribe 2008-07-02 12:19   Musikea

Gor diskoetxe nafarrak aspalditik martxan daukan ekimenaren lagin barri bat aurkeztu deusku. Euskal Herriko 'belaunaldi barriko' zazpi taldek eta Valentzia aldeko beste batek osotzen dabe Gor-ek, udako ziteari begira, argitaratu barri dauen 'Aurtengo Gorakada' disko-bildumea. Hamargarrena.

Zein? taldeak 'Ahari-Talka' izeneko disko barria plazaratu dau

Gotzon Uribe 2008-06-12 18:18   Musikea

Hiru urte baino gehiagoko geldiunearen ondoren, Zein? taldea disko barriagaz bueltau da, ibilbideko hirugarrena. Hamabi abestiz osoturiko disko sendoa, landua eta osotua aurkeztu deuskue oraingoan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Sex Museum' eta 'Ya te digo' zuzenean Bilbon

Gotzon Uribe 2008-05-22 12:11   Musikea

Rock’n’roll gaua izango da bihar, maiatzak 23, Bilboko Kafe Antzokian.

Madrileko Sex Museum talde esanguratsua inoiz baino indartsuago aurkeztuko da Bilboko jarraitzaileen aurrean. Aurretik, Ya Te Digo bilbotarrak izango doguz labatik atara barri daben 'Trash Tango' disko barria aurkezteko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Fidel Nadal argentinarraren reggae musikea barriro entzungai

Gotzon Uribe 2008-05-06 18:21   Musikea

'Todos Tus Muertos' taldeko kantaria bueltan da 'Emocionados' izeneko lan barriagaz. Goitik behera reggae musikan oinarritzen dan diskoa da. Argentinarrak Buenos Airesen grabau dau lana Ezequiel Araujo produktoreagaz.

Doctor Deseo disko barriagaz jatorku

Gotzon Uribe 2008-03-18 13:42   Musikea

'Sexo, Ternura y Misterio' izeneko disko barriaren aurkezpen ofiziala Durangoko Plateruena Kafe Antzokian izango da martiaren 28an, 22:00etan. Ostean, hainbat aretotan joko dabe, tartean Bilboko Kafe Antzokian.

Le Noise bilbotarrek lehenengo diskoa plazaratu dabe

Gotzon Uribe 2008-02-27 13:26   Musikea

'Bilbo Hiria 2007' pop-rock lehiaketako irabazleak 'El camino a casa' izeneko diskoa kaleratu dabe Noizpop zigiluaren eskutik.

Loan talde bilbotar gazteak lan barria atara dau

Gotzon Uribe 2008-01-30 12:13   Musikea

Bilboko rock gogorraren eszeneak azken boladan emon dauen talderik esanguratsuena da Loan. 'Kobazuloan saiakerak' izeneko lana Santanderreko Odio Sonoro diskoetxearen eskutik atara dabe.

The Commitments taldeak Bilbon joko dau urtarrilaren 24an

Gotzon Uribe 2008-01-16 11:51   Musikea

Bilboko Kafe Antzokian izango dira lehenengoz The Commitments taldeko kideak, zuzenean. Kontzertua urtarrilaren 24an eskainiko dabe, 21:00etatik aurrera.

Fermin Muguruzaren lan barriak

Gotzon Uribe 2007-12-13 11:41   Musikea

Fermin Muguruzak bere Talka diskoetxearen eskutik lan barri bi plazaratu ditu: 'Irun, Lion, Zion in Dub' eta 'Afro-Basque Fire Brigade - Tour 2007'. Azken horretan, bere azken birako irudiak, liburua eta DVDa jasoten dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Marylin Manson eta Turbonegro BECen

Gotzon Uribe 2007-11-16 10:04   Musikea

Datorren barikuan, zemendiak 23, Barakaldoko BEC erakustazokeak Marilyn Manson kantari estadubatuarraren eta Turbonegro norvegiarraren kontzertua hartuko dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Tabuak Saltsa berdean' Pako Aristiren eta Mikel Markezen eskutik

Gotzon Uribe 2007-10-24 11:31   Musikea

Bilboko Kafe Antzokian, Gabriel Aresti euskaltegiak antolaturiko kultur egitarauaren barruan izango dira gaur, urriak 24, 11:30ean eta 19:30ean.

Deabruak Teilatuetan taldea bueltan

Gotzon Uribe 2007-10-10 15:43   Musikea

Badatoz. Azken asteotan iragarri legez, Deabruak Teilatuetan taldekoak bueltan doguz. Urriaren 24an, eguaztena, aurkeztuko dabe Donostiako Koldo Mitxelenan euren lan barria, '1973' izenburupean.

Euskal musika-lan barritzaileak izango dira Washingtoneko ‘Sonic Circuits’ jaialdian

Gotzon Uribe 2007-09-14 02:00   Musikea

Irailaren 23an, Bilboko MEM jaialdia -musika, arte eta adierazmen barrien jaialdia- Ameriketako Estadu Batuetako Washington uriburuan egingo dan inprobisazino eta musika esperimentaleko jaialdirik garrantzitsuenean izango da.

Serrat eta Sabina alkarregaz Bilbon

Gotzon Uribe 2007-08-20 02:00   Musikea

Irailaren 29an Bilboko zezen plazan izango dan ‘Dos pájaros de un tiro’ kontzertuari esker Joan Manuel Serrat eta Joaquin Sabina elkarregaz ikusteko aukerea izango da.

Kanpoko eta bertoko hainbat taldek joko dabe Bilboko Kafe Antzokian Aste Nagusian

Gotzon Uribe 2007-08-07 02:00   Musikea

Texas Terri kantari amerikarra;Granadako Lagartija Nick talde ospetsua; Delorean, Getxo Standard eta Lisabö euskaldunak eta beste hainbat ekitaldi izango dira aurtengo jaietan.

BUM jaialdiko izarra Mos Def amerikarra izango da

Gotzon Uribe 2007-07-19 02:00   Musikea

Aurtengoa jailaldiaren bigarren edizinoa izango da eta urriaren 6an ospatuko da Bilboko zezen plazan arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Brooklyneko kantariagaz batera, Mala Rodríguez, 7 Notas / Colores, Morodo edota Flowkorikos taldeak be izango dira, besteak beste.

90. hamarkadako indie-rock mobimentuaren buruak Bilbon

Gotzon Uribe 2007-07-03 02:00   Musikea

Bilbon izango doguz, batetik, Frank Black -The Pixies- taldeko burua eta, bestetik, Mudhoney Seattle uriko talde esanguratsua. Biek 90. hamarkadako rock musikearen joan-etorria ulertzeko ezinbesteko eragina izan dabe ezelako duda barik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hirugarren Bilbao Roots Festival jaialdirako sarrerak salgai dagoz

Gotzon Uribe 2007-06-08 02:00   Musikea

Bigarren edizino arrakastatsuaren ondoren, jamaikar musikea lantzen dauen Erromoko Brixton produktoreak hirugarrenez antolatuko dau jaialdia, garagarrilaren 4an eta 5ean, Bilboko Kafe Antzokian. Aurten, Israel Vibration eta Tokyo Ska Paradise Orchestra taldeak izango dira protagonista nagusiak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

The Dubliners Bilbon

Gotzon Uribe 2007-05-22 02:00   Musikea

Azken 40 urteetan folk musikeak emon dauen talderik mitikoena da The Dubliners. Aurten, 5. belaunaldian sartu dira eta tartean hainbat bira egin eta 180 disko baino gehiago grabau ditue. Euskal Herrian emongo daben kontzertu bakarra maiatzaren 24an izango da, Bilboko Kafe Antzokian.