Deabruak Teilatuetan taldea bueltan
2007-10-10 15:43 MusikeaBadatoz. Azken asteotan iragarri legez, Deabruak Teilatuetan taldekoak bueltan doguz. Urriaren 24an, eguaztena, aurkeztuko dabe Donostiako Koldo Mitxelenan euren lan barria, '1973' izenburupean.
Badatoz. Azken asteotan iragarri legez, Deabruak Teilatuetan taldekoak bueltan doguz. Urriaren 24an, eguaztena, aurkeztuko dabe Donostiako Koldo Mitxelenan euren lan barria, '1973' izenburupean. Tolosako laukoteak 1995ean argitaratu eban lehen diskoa, 'Itsumutugor'. Handik urte bira etorri zan bigarren lana, 'Zein da zein?'. Ikasketak eta lan kontuak tarteko, taldea alde batera itxi egin behar izan eben. 1998an izan zan hori. Orduan plazaratu eben 'Deabruak guarda', bitxikeriaz osoturiko diskoa (zuzeneko kantak, argitaratubakoak, lehenengo maketea...). Hiru disko horreek Esan Ozenkiren eskutik etorri ziran. Bederatzi urte pasau dira ordutik. Azken hilabeteotan, barriz, gauzak onerako aldatu dira. Barriro alkartzeko baldintzak tarteko, aukerea ahalik eta ondoen aprobetxau gura izan dabe Aritz Mendieta (kantaria), Iñigo Arruti (baterijolea), Joni Ubeda (baxua) eta Imanol Ubeda (gitarra) taldekideek. Danetara 11 kanta batuko ditue '1973' izenburupean, danak azken hilabeteotan egindakoak. Beraz, alkartzea barri ona bada, beste nobedaderik be badago: kanta barriakaz bueltau dirala. Andoaineko Garate estudioan grabau dabe diskoa eta Bonberenea Ekintzak zigiluagaz argitaratu. Deabruek aurkezpen kontzertu bakarra egingo dabe aurten, baina datorren urtean emonaldi gehiago eskaintzeko asmoagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!