Doctor Deseo disko barriagaz jatorku

Gotzon Uribe 2008-03-18 13:42   Musikea

'Sexo, Ternura y Misterio' izeneko disko barriaren aurkezpen ofiziala Durangoko Plateruena Kafe Antzokian izango da martiaren 28an, 22:00etan. Ostean, hainbat aretotan joko dabe, tartean Bilboko Kafe Antzokian.

Doctor Deseo taldearen 'Sexo, Ternura y Misterio' izeneko disko barria ezelako presinorik barik grabau eben pasa dan udatik gabonetara bitartean. Lana Francisek, taldeko buruak produzidu dau eta Iñaki Antón 'Uoho' (Platero y Tu, Extremoduro, Fito y Fitipaldis…) teknikariak grabatu dau Muxik estudioetan eta martiaren 25ean ikusiko dau argia.

Doctor Deseok bere disko guztietan berezkoa dauen estiloa landu dau, planteamentu komertzialetatik urrun eta euren bidea eginez. Taldearen bereizgarri nagusienetakoa kantuen berbak izaten dira, testuak egiteko daben trebezia; gauak, sexua, drograk… disko guztietan azaltzen diran gaiak dira; hau guztia zuzeneko ikusgarri bategaz batuta doalarik.

Egun, Doctor Deseo Euskal Herriko talderik esanguratsuena da. Orain dala 20 urte baino gehiago hasi ziran euren musikea eskaintzen. Denporeari jaramon handirik egin barik eta trankil-trankil lanean ibili dan taldea da. Sorrerako kideetatik, orain Francis kantaria eta Joxi Jiménez bajua baino ez dira geratzen. Gero, Raúl Lomas tekladua eta Txanpi (Hertzainak) bateria batu jaken eta, azkenik, Aitor 'Toro' gitarrea.


Kontzertuak

Martiak 28, barikua: Plateruena Kafe Antzokia, Durango. 22:00. 13 € /15 €
Apirilak 5, zapatua: L´Atabal, Biarritz. 20:30 h. 10 € / 14 €
Apirilak 11, barikua: Rock Star, Donosti. 21:30. 13 € /15 €
Apirilak 12, zapatua: Azkena, Gasteiz. 21:00. 13 € /15 €
Apirilak 18, barikua: Kafe Antzokia, Bilbo 21:30. 13 € /15 €
Apirilak 19, zapatua: Kafe Antzokia, Bilbo. 21:30. 13 € /15 €
Apirilak 26, zapatua: Totem Aretoa. Atarrabia. 22:00. 13 € /15 €


Diskografia

Doctor Deseo. 1987
Tan cerca del cielo. 1989
Fugitivos del paraíso. 1992
Gotas de dolor... un charco de olvido. 1995
Hay cuentos aún por inventar. 1998
Atrapado en tu silencio... de incertidumbres y caricias. 2000
Suspira... y conspira. 2002
Rómpeme con mil caricias, cielo... Rómpeme. 2004
Metamorfosis (básicamente lento). 2005
Detrás de los espejos rotos. 2006
Sexo, Ternura y Misterio. 2008

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu