90. hamarkadako indie-rock mobimentuaren buruak Bilbon

Gotzon Uribe 2007-07-03 02:00   Musikea

Bilbon izango doguz, batetik, Frank Black -The Pixies- taldeko burua eta, bestetik, Mudhoney Seattle uriko talde esanguratsua. Biek 90. hamarkadako rock musikearen joan-etorria ulertzeko ezinbesteko eragina izan dabe ezelako duda barik.

Nirvana taldeko burua zan Kurt Cobein-en azken egunak kontetan dituan ‘Last Days’ pelíkulea estreinau dabe oraintsu, 90. hamarkadako indie-rock eta grunge mobimentuaren azken egunak azaltzen deuskuzan filma, hain zuzen. Zelebrea da eta kointzidentzia hutsa izan arren, garagarrilaren 12an eta 13an, Bilboko Kafe Antzokian izango doguz, batetik, Frank Black —The Pixies- taldeko burua eta, bestetik, Mudhoney Seattle uriko talde esanguratsua. Biek 90. hamarkadako rock musikearen joan-etorria ulertzeko ezinbesteko eragina izan dabe ezelako duda barik.

Frank Black, Pixies taldeko burua da eta lehen aldiz izango da Euskal Herrian. Rock alternatiboa eta new wave korronteak beti izan ditu kontuan Frank Black kantariak bere musikea definiduteko orduan. The Pixies taldea AEBetako underground eszenatik abiatutako taldea da eta mundu osora zabaldu zituan ‘Surfer Rosa’, ‘Doolitle’ eta ‘Bossanova’ moduko diskoak, ezinbesteko lanak azken urteetako rock musikearen ibilbidea ulertzeko. ‘Here Comes Your Man’, ‘Gigantic’ edo ‘Wave Of Mutilation’ moduko abestiak belaunaldi oso batentzako ikur bilakatu ziran, gerora The Pixies taldearen eragina hainbat talderen musikan nabaria izan dalarik. Euren atzetik talde arrakastatsu ugari etorri dira, berbarako, Nirvana taldea bera. Kurt Kobain eta Eddie Vedder kantariek askotan aitatu izan eben euren musikan beti egon dala agirian The Pixies taldeak sorturiko eragina.

Bestetik, Mudhoney taldea 90. hamarkadan AEBetako Seattle urian sorturiko musika eszena ulertzeko ezinbesteko erreferentzia da. Eszena bera bultzatzeaz gan, Mudhoney taldeko kideak Nirvana, Pearl Jam, Foo Fighters, Nebula edo Melvins moduko taldeetako kide be izan dira. Taldea 1989an sortu zan Green River taldeko kideak alkarbatzean eta taldearen izena Russ Meyer-ek zuzenduriko filme batetik hartu eben. Joten dituen doinu indartsuengaitik egin dira ospetsu eta Black Sabbath rock talde baten eragina Ramones taldearen punk ukutuagaz lotzen jakin izan dabe. 90. hamarkadako Ameriketako rock musikearen historian gorengo lekua beteten duen taldea da Mudhoney. Gogoangarria, lehen aldiz izango dirala Bilbon. Seatlekoek 'Under a Billion Suns' azken laneko kantuak eta honezkero klasiko diran 'Touch me I'm Sick' lako kantuak tartekatuko ditue.

Mudhoneygaz batera Iruñako Doubtful talde gazteak be joko dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu