Serrat eta Sabina alkarregaz Bilbon

Gotzon Uribe 2007-08-20 02:00   Musikea

Irailaren 29an Bilboko zezen plazan izango dan ‘Dos pájaros de un tiro’ kontzertuari esker Joan Manuel Serrat eta Joaquin Sabina elkarregaz ikusteko aukerea izango da.

Aurtengo birarik errentagarriena izango dana Bilbotik be pasauko da. Irailaren 29an Bilboko zezen plazan izango dan ‘Dos pájaros de un tiro’ kontzertuari esker Joan Manuel Serrat eta Joaquin Sabina elkarregaz ikusteko aukerea izango da.

Errentagarriena dinogu ze kantari biak alkarregaz ikustea ez da ohiko gauzea. Bira honetan, areto handi eta futbol zelaietan emon ditue kontzertuak.

Kataluniako kantaria eta Sabina aspalditik dira lagunak. Estilo desbardinak jorratu arren, zuzeneko honeetan konplementazino lana egiten dabe, bakotxak bere estiloan erakusgarri dituan ezaugarriak aditzera emoteko.

Bakotxa bere arloan, baina biak dira kantagintzako izar handiak. Serrat kantariak belaunaldiz belaunaldi publiko asko erakarri dau, bere mediterranear ikutuko pop doinuakaz maiteminduz. Askotan aitatu izan da bere ‘Mediterraneo’ diskoaren garrantzia kantagintzearen munduan.

Joaquin Sabinari jagokonez, bere ibilbidea be guztiz esanguratsua da. Rock musikeari beste ezaugarri batzuk gehituta, kantari goraipatua da Sabina eta zaletu fidelak ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu