Euskal musika-lan barritzaileak izango dira Washingtoneko ‘Sonic Circuits’ jaialdian
2007-09-14 02:00 MusikeaIrailaren 23an, Bilboko MEM jaialdia -musika, arte eta adierazmen barrien jaialdia- Ameriketako Estadu Batuetako Washington uriburuan egingo dan inprobisazino eta musika esperimentaleko jaialdirik garrantzitsuenean izango da.
Irailaren 23an, Bilboko
MEM jaialdia -MusicaExMachina, musika, arte eta adierazmen barrien jaialdia- Ameriketako Estadu Batuetako Washington uriburuan egingo dan inprobisazino eta musika esperimentaleko jaialdirik garrantzitsuenean izango da. Jaialdia uriko hainbat areto eta kulturgunetan egiten da, Warehouse antzokian eta Velvet Lounge aretoan, besteak beste. Areto horreetan aurkeztuko ditue euskal artistek euren lanak.‘Sonic Circuits’ jaialdia oso ezaguna da nazinoarte mailan. Alde batetik, National Endowment for the Arts (Commission on the Arts & Humanities) erakundeak diruz-lagundutakoa dalako; bestetik, bertara doazen artista eta konbidauen herrietako gobernu erakundeek be parte hartzen dabelako. Bilboko MEM jaialdia Ameriketan izateko aukerea Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren bitartez eta Bilboko Udalaren Kultura Sailaren laguntzinoagaz sustatu da.
MEM jaialdiak Euskal Herriko musika esperimentalaren eszenan dagozan artistarik esanguratsuenak aurkeztuko ditu: Xedh, Baseline, Oier Etxeberria eta Ramon Churruca. Artista horreek, bestalde, zemendiaren 27an Bilboko Guggenheim museoan ‘euskal arte sonoroa’ dalako erakustaldia egingo dabe, MEM jaialdiak Guggenheim museoren 10. urteurrenerako berenberegi preparautako ekimena.
Berbaldiak eta diskoak erosteko aukerea
Txema Agirianok -Josu Lafontegaz batera, MEM jaialdiko zuzendaria- Euskal Herriko ‘arte sonoroa’ dalakoaren inguruan berbaldia emongo dau, Erzt eta MEM jaialdiek egiten daben lana erakusteko edota Arteleku moduko arte zentroen lana goraipatzeko. Ganera, jaialdi egunetan publikoak diskoak edota bestelako materiala erosteko aukerea izango dau Arto Artian banatzaileari esker.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!