BUM jaialdiko izarra Mos Def amerikarra izango da
2007-07-19 02:00 MusikeaAurtengoa jailaldiaren bigarren edizinoa izango da eta urriaren 6an ospatuko da Bilboko zezen plazan arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Brooklyneko kantariagaz batera, Mala Rodríguez, 7 Notas / Colores, Morodo edota Flowkorikos taldeak be izango dira, besteak beste.
Madrilen eta Bartzelonan Nas hip hop kantariaren kontzertuen ondotik, urrian Bilbon ospatuko dan BUM (Bilbao Urban Musikaldia) jaialdiaren izar nagusia Mos Def estadubatuar kantari handia izango da.
Aurtengoa jailaldiaren bigarren edizinoa izango da eta urriaren 6an ospatuko da Bilboko zezen plazan arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Mos Def-ek lehenengoz joko dau berton. Musikariaren jatorrizko izena Dante Smith da eta bere ibilbidea 90. hamarkadearen lehenengo urteetan hasi eban. Ospea eta hip hop munduan errespetua Talib Kweli eta Dj Hi-Tek musikarien eskutik lortu eban, Black Star izeneko proiektuari esker. Bere bakarkako ibilbidearen gailurrera ‘Black on both sides’ disko ezagunagaz ailegau zan. Gerora, hip hop musikea jorratzeaz gan, aktore lanak be egin izan ditu.
BUM jaialdiak bere lehenengo edizinoan Public Enemy taldea izan eban izar nagusi legez, 5.000 lagunen aurrean. Aurtengoan, Brooklyneko kantariagaz batera, Mala Rodríguez, 7 Notas / Colores, Morodo edota Flowkorikos taldeak be izango dira, besteak beste.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!