Fernando Saunders baxujolea barriro Euskal Herrian
2007-05-03 02:00 MusikeaMusikari amerikarrak bere azken diskoa, ‘I will break your fall’, aurkeztuko dau zuzenean. Ohiko taldekideez gan, Rafa Rueda musikaria izango dau laguntzaile lanetan. Kontzertuak Urretxun, Lezon, Tolosan, Mutrikun eta Bilbon izango dira maiatzaren 8ra bitartean.
Getxoko Olimpic taldeak irabazi dau aurtengo ‘Proyecto Demo’ lehiaketea
2007-04-16 02:00 MusikeaTaldeak garagarrilean Benicassim-en egiten dan jaialdian parte hartuko dau, Artic Monkeys, Dinosaur Jr. edota Muse lako taldeakaz batera.
Paulina Rubio Barakaldon
2007-03-19 01:00 Musikea Kantari mexikarra apirilaren 20an izango da BECenMartiaren 20an, BECeko Bizkaia Arenan izango da kantari mexikarra. Antolatzaileen esanetan, kontzertu egunerako mediku bat, auto blindatu bat, jateko begetarianoa eta Mexikoko marka ezagun baten tekilea eskatu ditu.
‘Songs & Circuits’ Capsula taldearen disko barria
2007-03-01 01:00 MusikeaCapsula taldearen musikea taldekideek eurek deskribiduten dabe ondo: 'rock klasikoa baina aurrera begira dagoana'. Era horretara, The Stooges eta Sonic Youth moduko taldeen erdian koka daiteke euren musikea.
Agur, Potato
2007-02-15 01:00 MusikeaGasteizko ska eta reggae taldeak agur esango deutse kontzertuei 23 urte luzez joten ibili ostean. Taldearen azken kontzertuak zezeiletik aurrera izango dira. Bilbon, martiaren 30ean joko dabe azkenekoz.
‘Makala selects Boom Shaka Laka’, euskal kanten bertsinoen diskoa
2007-01-31 01:00 MusikeaDJ zarauztarraren diskoa 14 kantak osotzen dabe, zein baino zein jantzagarriagoa.
Lisabören disko barria, ‘Ezlekuak’, laster salgai
2007-01-15 01:00 MusikeaTalde irundarrak bosgarren lana izango dan ‘Ezlekuak’ izeneko diskoa kaleratuko dau laster. Tolosako Bonberenea etxean grabau dabe zortzi kantaz osoturiko CDa eta LPa.
Royal Canal, Atom Rhumbako ‘Cabezafuego’-ren proiektu barria
2006-12-19 01:00 MusikeaIñigo ‘Cabezafuego’ musikari ezaguna da nafarroako musikagintzan. Iruñean, ‘Mermaid’ eta ‘The Basque Country Pharaons’ taldeen buru izan da, azken urteotan oihartzun handia izan daben taldeak. Bestetik, egun, Iñigo Atom Rhumbako tekladujolea be bada.
Vodafone eta Sony BMG diskoetxeek zigilu digital barria aurkeztu dabe
2006-12-12 01:00 Musikea‘Sv Music’ izenagaz jarri dabe martxan zigilu digitala Vodafone eta Sony BMG enpresek. Zigilu barriaren helburu nagusia musikearen industrian dagozan proposamen barriak baliabide digitalak erabiliz entzule eta erosleengana heltzea da.
Standard talde getxoztarrak ‘Ojo Critico’ saria jaso dau
2006-11-29 01:00 MusikeaRadio Nacional de Españak ‘Ojo crítico’ saria Getxoko Standard taldeari emon deutso zuzeneko proposamenagaitik eta jantza erritmoei jagokonez eskaintzen daben ikuspuntu barriagaitik.
MC 5 talde historikoa Bilbon
2006-11-13 01:00 Musikea Abenduaren 2an ‘Santana 27’ aretoanDetroit uri estadubatuarrean sorturiko taldea musika estilo baten bultzatzailea izan zan eta, ez hori bakarrik, pentsakera ideologiko ezkertiar baten aldekoak be baziran. Rockaren ‘High energy’ estiloak emon dauen talderik esanguratsuentarikoa da eta laster, abenduaren 2an, Bilboko 'Santana 27' aretoan izango dira.
Arto artian: musika banatzaile barria
2006-10-27 02:00 Musikea‘Arto artian’ musikearen arloan autoekoizpenaren eta disketxe txikien artean dabizanen lanari bultzadea emon eta indartzeko asmoagaz sortutako katalogo itxurako plataformea da.
Bilbao Urban Musikaldia ate-joka
2006-10-02 02:00 Musikea Urriaren 7an izango da zezen-plazanEgitasmo barri moduan sortu da Bilbao Urban Musikaldia, Radiation produkzino-etxeak bultzatuta. Azken urteotan hip-hop musika penintsulan zabaltzeko helburuagaz, gogor egin dau lan Radiation enpreseak. Azken emoitza urriaren 7an ikusiko da Bilboko zezen-plazan
Bilboloop jaialdia Bilbon, urriaren 20an eta 21ean
2006-09-21 02:00 MusikeaUrtero legez eta udagoienagaz batera, aurten be Bilboloop jaialdia ospatuko da Bilboko Kafe Antzokian, urriaren 20an eta 21ean. Bi egunetan pop musikea, rocka eta gaur egungo tendentzia barriak buztartzen dituan jaialdi hiritar honetan talde desbardinak ikusteko aukerea izango da.
Jentetza handia Azkena rock jaialdian
2006-09-04 02:00 MusikeaAzkena rock jaialdiko hirugarren eta azken jardunaldiak 19.546 lagun batu ebazan Mendizabalan, Gasteizen. Jaialdiko bosgarren urteurrenean, jaialdiak egun bateko asistentzia errekorra lortu eban (igazko zapatuko 15.587 lagunetan egoan egoan orain artekoa). Horrezaz ganera, egun danetako ikus-entzuleen kopurua be gainditu egin dau (igazko 32.104 lagunetan ezarrita egoan).
Datorren urtean be, Bilbao Live Jaialdia Bilbon izango da
2006-08-03 02:00 MusikeaIñaki Azkuna Bilboko alkateakk eta Last Tour International Bilbao Live jaialdia antolatu dauen enpreseak jakinarazo dabe ekitaldi arrakastatsua datorren urtean barriro ospatuko dala Bilbon. Pasa dan garagarrilaren 13, 14 eta 15ean izan zan jaialdiaren balantze ona egin ondoren, udaleko alderdi guztiek beronen jarraipenaren onarpena emon dabe.
Toots & the Maytals Bilbon
2006-07-18 02:00 MusikeaToots & The Maytals-ek kontzertu bakarra eskaniko dau Eskal Herrian, garagarrilaren 19an, Bilboko Kafe Antzokian, gaueko 21:30etatik aurrera.
Les Extravagances Jaialdia Miarritzen
2006-06-26 02:00 MusikeaAurten, rock, reggae, salsa, folk zein beste estilo batzuetako musikak izango dira entzungai Les Extravagances jaialdiaren bigarren edizinoan Miarritzen. Garagarrilaren 28an eta 29an izango dira kontzertuak eta egun bietarako 12 artista eta talde desbardin dagoz iragarrita.
‘Reo’ eta ‘Días de Incienso’ nagusi Leioako VI. Pop-Rock Maketa Lehiaketan
2006-06-12 02:00 MusikeaMetal atalean, Santurtzi-Mamarigako Reo taldeak irabazi dau. Finalistak barriz, Bioterror (Sopelana) eta Eter (Katalunia) izan dira. Pop-Rock atalean, barriz, Días de Incienso taldeak irabazi dau.
Zodiacs getxoztarren etorkizun arrakastatsua
2006-06-07 02:00 MusikeaGetxoko hirukoteak Last Tour International management bulegoagaz fitxau dau eta aurretik Fito & Fitipaldis-ek, Loquillo y Trogloditas-ek eta Hash-ek osotzen eben zerrendearen parte izatera pasau da.