Vodafone eta Sony BMG diskoetxeek zigilu digital barria aurkeztu dabe
2006-12-12 01:00 Musikea‘Sv Music’ izenagaz jarri dabe martxan zigilu digitala Vodafone eta Sony BMG enpresek. Zigilu barriaren helburu nagusia musikearen industrian dagozan proposamen barriak baliabide digitalak erabiliz entzule eta erosleengana heltzea da.
‘Sv Music’ izenagaz jarri dabe martxan zigilu digitala Vodafone eta Sony BMG enpresek. Zigilu barriaren helburu nagusia musikearen industrian dagozan proposamen barriak baliabide digitalak erabiliz entzule eta erosleengana heltzea da. Bai Vodafone eta baita Sony BMG espresen esanetan, autore eskubideak defendiduteko helburuagaz sortu da zigilua eta, horregaz batera, baita teknologia barrien erabilerea musikearen arloan bultzatzeko.
Zigilu barriari maketa lehiaketa batek emongo deutso hasierea eta, kontuan hartuta saretik jasoten dan musikearen % 78 eskuko telefonoaren bidez egiten dala, lehiaketea be eskuko telefonoen bidez egingo dabe.
Abenduaren 9tik 10era bitartean, talde eta bakarlariek euren maketak bialdu ahal izango ditue mp3 formatuan honako helbidera:
www.concursodemaquetas.com. Sony diskoetxeko arduradunez osoturiko epaimahai batek erabagiko dau finalera sartuko diran 30 finalisten zerrendea zein izango dan.Horregaz batera, Vodafone telefono enpresearen erabiltzaileak diranek maketa horreek doban jaso ahal izango ditue euren eskuko telefonoetan eta, horrezaz gan, aukeraketearen ondoren botazinoetan parte hartzeko aukerea be izango dabe telefonoz bialdutako mezuen bitartez.
Irabazleek Sony BMG diskoetxeagaz sinatuko dabe kontratua eta Sv Music zigiluaren lehenengo talde bihurtuko dira. Ganera, birea be egingo dabe.
Proiektu honen helburua Internetetik jasotako musikea zabaltzea da. Era berean, erabiltzaileek aukerea izango dabe Internet lako teknologia barriak aisialdian erabilteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!