Fernando Saunders baxujolea barriro Euskal Herrian

Gotzon Uribe 2007-05-03 02:00   Musikea

Musikari amerikarrak bere azken diskoa, ‘I will break your fall’, aurkeztuko dau zuzenean. Ohiko taldekideez gan, Rafa Rueda musikaria izango dau laguntzaile lanetan. Kontzertuak Urretxun, Lezon, Tolosan, Mutrikun eta Bilbon izango dira maiatzaren 8ra bitartean.

Fernando Saunders musikari amerikarrak bere azken diskoa aurkeztuko dau zuzenean Euskal Herriko hainbat lekutan. Bere ohiko musikariez gan, Rafa Rueda musikaria izango dau taldekide moduan.

Musikaria hirugarrenez egongo da gurean. Detroiten jaiotako artistea Euskal Herriko hainbat herritan izan da bere pop, soul eta rock doinuak buztartzen dituen abestiak aurkezten. Ezaguna egin da gure artean Ruper Ordorikaren pare bat diskotan baxujole ibili dalako.

Estadubatuarra eleizako koruan hasi zan kantuan eta, horren ondoren, gospelaz gan, jazz, soul, country, hard rock, pop, rhythm & blues... estiloak landu izan ditu. Stewe Winwood, Eric Clapton edo John McLaughlin moduko artistakaz lan egin ondoren, orain Marianne Faithfull-egaz joten dau. Halanda be, bere izena aspaldiko urteetan Lou Reed kantariarenaren ondoan joan izan da sarritan. Velvet Underground taldeko buru izandako New Yorkeko musikariaren azken diskoetan baxujole moduan ibili izan da.

Oraingoan, disko barria, ‘I will break your fall’, aurkeztera dator. Hona hemen kontzertuen inguruko informazinoa:

Maiatzak 3, eguena, URRETXU. Labeaga aretoa. 21:30
Maiatzak 4, barikua, LEZO. Gezala auditorioa. 22:30
Maiatzak 5, zapatua, TOLOSA. Leidor antzokia. 20:15
Maiatzak 6, domekea, MUTRIKU. Zabiel kultur etxea. 20:00
Maiatzak 8, martitzena, BILBO. Bilborock aretoa. 20:00h


Taldea osotzen daben kideak honakoak dira:

- Fernando Saunders: ahotsa, bajua, gitarra akustikoa eta kydd cello...
- Derek Nakamoto: Tekladuak, koroak (artista honeekaz egin izan dau lan: Michael Jackson, Marianne Faithfull, New Order...).
- Arno Troxler: Bateria ( Lou Reed, Live Radio...).
- Ricardo Regidor: Pianoa ( Rufus Reed, Lou Reed, Marianne Faithfull....).
- Rafa Rueda: Guitarra elektrikoa, koroak (PILT, Txuma Murugarren, Mikel Urdangarin...).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu