Zodiacs getxoztarren etorkizun arrakastatsua

Gotzon Uribe 2006-06-07 02:00   Musikea

Getxoko hirukoteak Last Tour International management bulegoagaz fitxau dau eta aurretik Fito & Fitipaldis-ek, Loquillo y Trogloditas-ek eta Hash-ek osotzen eben zerrendearen parte izatera pasau da.

Getxoko hirukoteak Last Tour International management bulegoagaz fitxau dau eta aurretik Fito & Fitipaldis-ek, Loquillo y Trogloditas-ek eta Hash-ek osotzen eben zerrendearen parte izatera pasau da. Espainiako rock eszenan ezustekoa emoteko beste kalidade daukan talde bategaitik apustu sendoa egin dau Last Tour International-ek. Azpimarratu behar da Last Tour enpresea Bilbao Live, Azkena Rock eta Santander Summer Festival jaialdien antolatzailea dala.

Diskoetxeari jagokonez, Zodiacs-ek Dro Atlantic zigiluagaz sinatu dau. Disko barria urrian kaleratuko dabe eta, horretarako, udan grabauko ditue abestiak.

Albiste on horreek borobiltzeko, Zodiacs-ek Fito & Fitipaldis-en kontzertuak zabalduko ditu zemenditik aurrera taldeak Espainia osoan emongo dituan kontzertuetan. Hori baino lehenago, garagarrilean, getxoztarrek Bilbao Live Jaialdian joko dabe. Bertan, dakizuenez, Andrés Calamaro eta Ariel Rot, Guns n' Roses, Ben Harper & The Innocent Criminals, The Pretenders, Placebo eta The Cult taldeak izango dira, besteak beste.

Zodiacs taldeak bi disko ditu merkaduan, Bilboko ‘Discos Crudos’ diskoetxeagaz. Euren musikan, Tequila, Rolling Stones edota The Kinks moduko taldeen eragina igarten da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu