Bilbao Urban Musikaldia ate-joka
2006-10-02 02:00 MusikeaEgitasmo barri moduan sortu da Bilbao Urban Musikaldia, Radiation produkzino-etxeak bultzatuta. Azken urteotan hip-hop musika penintsulan zabaltzeko helburuagaz, gogor egin dau lan Radiation enpreseak. Azken emoitza urriaren 7an ikusiko da Bilboko zezen-plazan
Egitasmo barri moduan sortu da Bilbao Urban Musikaldia, Radiation produkzino-etxeak bultzatuta. Azken urteotan hip-hop musika penintsulan zabaltzeko helburuagaz, gogor egin dau lan Radiation enpreseak. Bilboko kontzertuaren aurkezpen-jaia Madrilen eta Bartzelonan egingo dabe eta bertan izango da aukerea Missy Elliot kantari ezagun eta arrakastatsua ikusteko.
Urriaren 7an Bilboko zezen plazan hainbat kontzertu ikusteko aukerea izango da. Public Enemy estadubatuarrek Europatik egingo daben birearen barruan sartu dabe Bilboko zitea. Public Enemyz gain, beste hainbat hip-hop artistek hartuko dabe parte: DJ QBert, Tote King, Jazzy Jeff edota Gransan bilbotarrak.
Public Enemy hip-hopak emon dauen talde ezagunenetarikoa da. 80ko hamarkadearen amaiera aldera generoaren arauak apurtu eta birmoldatu ebazan eta hip-hop talderik arrakastatsuena bihurtu zan ‘Yo! Bum Rush the Show’ (1987), ‘It Takes a Nation of Millions to Hold Us Back’ (1988) eta ‘Fear of a Black Planet’ (1990) diskoei esker. Orain dala hilabete gitxi kaleratu dabe azken diskoa: ‘Rebirth of a nation’.
Jaialdirako txartelak aurretik erosi ezkero 25 euro ordaindu beharko dira. Bertan erosi gura ezkero, 30. Bestalde, hona hemen kontzertuen ordutegiak:
-Rapsusklei & Hazhe: 19:00
-Dj Jazzy Jef & Madd Skillz: 20:00
-La Excepción: 21:30
-Dj Qbert: 22:30
-Tote King: 23:30
-Public Enema: 00:30
Informazino gehiago: www.radiation.es
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!