‘Songs & Circuits’ Capsula taldearen disko barria
2007-03-01 01:00 MusikeaCapsula taldearen musikea taldekideek eurek deskribiduten dabe ondo: 'rock klasikoa baina aurrera begira dagoana'. Era horretara, The Stooges eta Sonic Youth moduko taldeen erdian koka daiteke euren musikea.
Argentinar jatorriko bikote honek zeresan handia eragin dau azken boladan. Coni eta Martin bikoteak ohiko bizimoldeetatik aldentzen dan bizitzeari ekitea erabagi eban, horren erdigunea rock musikea izan dalarik beti. Horri esker munduan zehar bidaiatzen ibili dira Bilbora heldu arte. Uriaz maitemindu eta gurean geratzea erabagi eben orain ia 10 urte. Musikea ulertzeko era desbardina darabilen bikoteak egunotan bere lan barria aurkeztu dau, ‘Songs & Circuits’ (Liliput 2007) diskoa. Lan honegaz aurrera pausu sendoa emon dau taldeak eta laster hainbat lekutatik igaroko dan bireari ekiteko prest dagoz.
Orain pare bat aste Bilboko Azkena aretoan zuzenean izan ziran Mondo Sonoro aldizkariak antolaturiko jai ‘Demoskopiko’ erraldoian eta zaletuak pozik joan ziran etxera. Capsula taldearen musikea taldekideek eurek deskribiduten dabe ondo: rock klasikoa baina aurrera begira dagoana. Era horretara, The Stooges eta Sonic Youth moduko taldeen erdian koka daiteke euren musikea.
Taldearen eraginak be argi dagoz baina eure berbak erabiliz: ‘Lehenago kanpoko eragina bilatzen genduan baina denporaren podazuz gure sustraietara joan gara eta hain dira sakonak ze identifiketea kosta egiten jakula. Gure eraginen artean, gehienak 60. hamarkada amaierako taldeak dagoz baina ez gara talde retro bat garai ha ez bizi izana faltan botaten doguna. Kontrakoa hain zuzen, beti elikatzen dogu etorkizuna’.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!