Agur, Potato
2007-02-15 01:00 MusikeaGasteizko ska eta reggae taldeak agur esango deutse kontzertuei 23 urte luzez joten ibili ostean. Taldearen azken kontzertuak zezeiletik aurrera izango dira. Bilbon, martiaren 30ean joko dabe azkenekoz.
Gasteizko ska eta reggae taldeak agur esango deutse kontzertuei 23 urte luzez joten ibili ostean. Taldearen azken kontzertuak zezeiletik aurrera izango dira. Zuzeneko emonaldi horreetan taldean ibilitako kide desbardinek be parte hartuko dabe. Bilbon, martiaren 30ean joko dabe azkenekoz.
‘Euskadi Tropikala’ izeneko mobimentuak aurten bere talde ezagunenetariko bat galduko dau, geratzen dan bakarrenetarikoa. Potato taldea 23 urtean ibili da musikearen munduan jatorri desbardinetako 50 musikari ingurugaz.
Agurraren kontzertuak izango diranak modu berezi batean antolatu gura ditue eta, kontzertuaz gan, emonaldia bera jai berezia izateko asmoa dabe. Cicatriz eta Hertzainak taldeakaz batera, Potato taldeak Gasteiz uria eta horregaz Araba musikearen mapan sartzen lagundu dau.
Taldearen ibilbidean Pedro Espinosa, Juan Bariko zana eta Pako PKO izenak topau geinkez. Bestalde, azken kontzertu honeetarako Aianai egongo da taula ganean. Aianai taldearen sortzailea izandakoa da eta, beste batzuen artean, ‘Miguelin el Casero’, ‘La clase obrera’ edota ‘Rula’ lako kanten egilea.
Taldeak ibilbide oparoa izan dau eta trebea da ironiaz eta garraztasunez betetako berbak jamaikar doinu beroez janzten.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!