MC 5 talde historikoa Bilbon

Gotzon Uribe 2006-11-13 01:00   Musikea
Abenduaren 2an ‘Santana 27’ aretoan

Detroit uri estadubatuarrean sorturiko taldea musika estilo baten bultzatzailea izan zan eta, ez hori bakarrik, pentsakera ideologiko ezkertiar baten aldekoak be baziran. Rockaren ‘High energy’ estiloak emon dauen talderik esanguratsuentarikoa da eta laster, abenduaren 2an, Bilboko 'Santana 27' aretoan izango dira.

Detroit uri estadubatuarrean sorturiko taldea musika estilo baten bultzatzailea izan zan eta, ez hori bakarrik, pentsakera ideologiko ezkertiar baten aldekoak be baziran. Rockaren ‘High energy’ estiloak emon dauen talderik esanguratsuentarikoa da eta, gerora, hainbat eta hainbat talderi eragin deutse, Radio Birdman, Gluecifer, The Mooney Suzuki edota The Hellacopters berbarako.

Bizirik geratzen diran hiru taldekideak barriro hasiko dira kontzertuak eskaintzen. 1965. urtean sorturiko taldea hainbat urtez egon da kontzerturik emon barik eta Euskal Herrira lehenengo bider orain dala pare bat urte etorri ziran, Gasteizko Azkena Rock jaialdira hain zuzen. Oraingoan Wayne, Dennos eta Michael hiru lagunegaz batera etorriko dira, euren artean The Bellrays taldeko Lisa Kekaula kantaria.

Bestetik, Iggy Pop kantariak 20 urte besterik ez eukazanean bere ibilbideko lehen pausuak MC5 taldeari esker emon ebazan eta, gero, hainbat kontzertutan jo eban eurekaz.

Askoren ustez, MC5 taldearen jarreran eta abestietan azaltzen da benetako rock’n’rolla zer dan. Euren eragin musikal nagusienak Chuck Berry, Jerry Lee Lewis edota Little Richard kantariak izan ziran. Rock’n’rollaren historiak emon dauen talde garrantzitsuenetarikoa da MC 5.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu