Arto artian: musika banatzaile barria
2006-10-27 02:00 Musikea‘Arto artian’ musikearen arloan autoekoizpenaren eta disketxe txikien artean dabizanen lanari bultzadea emon eta indartzeko asmoagaz sortutako katalogo itxurako plataformea da.
‘Arto artian’ musikearen arloan autoekoizpenaren eta disketxe txikien artean dabizanen lanari bultzadea emon eta indartzeko asmoagaz sortutako katalogo itxurako plataformea da. Ez dago musika estilo jakin batean oinarritua, bere helburu nagusia gure inguruotako zenbait artista interesgarriren eta personalen soinu-lanak sustatzea eta banatzea da.
Aurkezten dabezan lanak batez be autoekoizpenak eta disketxe txikiek argitaratutako grabazinoak dira. Izaera horreek daukiezan mugak gainditu nahi dabez sei hilebetero argitaratuko dan katalogoagaz.
’Egungo musikea eta banaketa industria horixe bera da, industria’, dinoe ordezkariek. ‘Eta guk eskulangiletzan dogu geure izana. Ohiko banaketa sistematatik urrun sentiduten dogu gure burua, disko denda eta banatzaileek ez daukielako gure lanakan interesik, ez dogulako zifra erraldoirik mobiduten eta, orokorrean, ez dogulako musikearen industriaren sistemakan sinisten’. Horren aurrean, euren lana defendidu eta ezagutarazoteko asmoagaz sortu dabe katalogoa.
Banaketea
Momentuz, ‘Tzesne’ eta ‘Series negras’ (Errenteria) proiektuen, Berako ‘Ertz’ alkartearen eta Azkoitiko ‘Matadei’ proiektuaren ganean dabiz beharrean. Lan horreek bat eginda danen materiala danek eukitea da euren asmoa. ‘Horren bidez, beste modu batera erakusteko edo aurkezteko gatxa dan materiala eskuratzea erraztu gura dogu’. Horretarako, bai Errenteri inguruan edo Tzesneren emonaldietan, bai Bera inguruan (Xabier Erkizia eta Ertz alkartearen ekitaldietan) eta Akauzazteren emonaldietan zein Azkoitiko Matadeixen beti izango dira danon lanak salgai. Horregaz batera, katalogoa Internet bidez be eskuragarri jarri dabe, ‘azken batean mundu guztira heltzeko modu zuzena dalako’.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!