Les Extravagances Jaialdia Miarritzen

Gotzon Uribe 2006-06-26 02:00   Musikea

Aurten, rock, reggae, salsa, folk zein beste estilo batzuetako musikak izango dira entzungai Les Extravagances jaialdiaren bigarren edizinoan Miarritzen. Garagarrilaren 28an eta 29an izango dira kontzertuak eta egun bietarako 12 artista eta talde desbardin dagoz iragarrita.

Aurten, rock, reggae, salsa, folk zein beste estilo batzuetako musikak izango dira entzungai Les Extravagances jaialdiaren bigarren edizinoan Miarritzen. Garagarrilaren 28an eta 29an izango dira kontzertuak eta egun bietarako 12 artista eta talde desbardin dagoz iragarrita. Jaialdiko ekitaldi nagusienak kontzertuak izango dira baina aisialdirako bestelako jarduera batzuk be antolatu dabez Aguilera futbol zelaian. Karpa erraldoia eta stand batzuk be egongo dira futbol zelaitik hur.

Turismoari begira, uri garrantzitsua da Miarritze, urian mueta askotako jaialdiak izaten dira, batzuk entzute handikoak, ganera, besteak beste, FIPA Festival International de Programmes audiovisueles, Festival International de Biarritz (Festival des Cinémas et Cultures de l’Amérique Latine), Le Temps d’Aimer (Festival de danse contemporaine), les Fêtes Musicales (Festival de Musique Classique) zein le Festival des Arts de la rue…

Gauzak holan dirala, Les Extravagances jaialdiaren helburuetako bat Miarritzen gaur egungo musikeari txoko bat egitea da.

Ondoko taldeak izango dira zuzenean: Louise Attack, Oscar D’Leon, Alpha Blondie, Sargento Garcia, Toots & The Maytals, Deloran, Sarah Slean, Mouse & Hakim, The Locos, Gwayav’, Zapo eta Vaguement La Jugle

Garagarrilaren 28ko ordutegia: Gwayav' (18:30 h.), Vaguement La Jungle (19:15 h.), Toots and the Maytals (20:15 h.), Oscar D'Leon (21:45 h.), Alpha Blondy (23:15 h.), The Locos (01:00 h.)

Garagarrilaren 29ko ordutegia: Zapo (18:30 h.), Sarah Slean (19:15 h.), Mouss & Hakim (20:00 h.), Sargento García (21:15 h.), Louise Attaque (22:45 h.), Delorean (00:30 h.)Sarrerak (egun bakarrerako 28 eurotan eta bi egunetarako 45 eurotan) Kutxako orotariko kutxazainetan, Megadendan (Elkar), Fnacen eta Virginen dagoz salgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu