Paulina Rubio Barakaldon
2007-03-19 01:00 MusikeaMartiaren 20an, BECeko Bizkaia Arenan izango da kantari mexikarra. Antolatzaileen esanetan, kontzertu egunerako mediku bat, auto blindatu bat, jateko begetarianoa eta Mexikoko marka ezagun baten tekilea eskatu ditu.
‘Ananda’ diskoa aurkezteko asmoz, Paulina Rubio kantari mexikarra Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre dalakoan izango da apirilaren 20an. Euskal Herrian emongo dauen kontzertu bakarra izango da eta, honezkero, sarrerak salgai dagoz, 12 euroan.
Barakaldoko alkate Tontxu Rodriguezek prentsaurreko bidez emon dau kontzertuaren barri. Pasa dan abenduan Barakaldoko Udalak martxan jarritako ‘Gaztealdia’ programearen barruan dago Paulinaren kontzertua. Gazteak ‘alkoholaren eta drogearen kontsumotik urruntzea eta aisialdi proposamenak eskaintzea’ da programa horren helburua.
Rodriguezek adierazo ebanez, ‘Amor, luz y sonido’ izeneko kontzertu-birearen barruan, Paulina Rubiok disko barria aurkeztuko dau Barakaldon. Horrezaz ganera, aurreko lanetako abestiei be errepasoa egingo deutse.
Alkateak jakinarazotakoaren arabera, besteak beste, mediku bat, auto blindatu bat, jateko begetarianoa eta Mexikoko marka ezagun baten tekilea eskatu ditu Paulina Rubiok.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!