Datorren urtean be, Bilbao Live Jaialdia Bilbon izango da

Gotzon Uribe 2006-08-03 02:00   Musikea

Iñaki Azkuna Bilboko alkateakk eta Last Tour International Bilbao Live jaialdia antolatu dauen enpreseak jakinarazo dabe ekitaldi arrakastatsua datorren urtean barriro ospatuko dala Bilbon. Pasa dan garagarrilaren 13, 14 eta 15ean izan zan jaialdiaren balantze ona egin ondoren, udaleko alderdi guztiek beronen jarraipenaren onarpena emon dabe.

Jaialdiaren lehenengo edizino honetan 50.000 lagun inguru batu dira Kobetas mendian. Antolatzaileen esanetan, talde batzuk arrakasta gehiago izan dabe besteek baino, Ben Harper, The Cult, Guns n’ Roses, Fun Lovin’ Criminals, Andrés Calamaro eta Ariel Rot, The Pretenders eta Placebo, besteak beste.

Horrezaz gan, garbitzaileen zerbitzuagaz eta autobusakaz esperientzia bikaina izan da. Horregaitik, antolatzaileek lekuaren berezkotasuna azpimarratu dabe, jaialdia berez mendian izan arren, uritik hur dagoalako. Ganera, ez da ezelako astrapalarik, arazorik ezta gorabeherarik egon.

Laster jakinarazoko dira datorren urtean jaialdia zein egunetan ospatuko dan eta baita bigarren edizinoa izango dan horren ezaugarriak. Horren barri bilbaolive.com webgunean izango dozue, aurtengo jaialdiko argazkiak ikusteko aukereaz gan.

Bestetik, Last Tour International enpresearen azken barriek Gasteizko Azkena Rock jaialdiagaz daukie zerikusia. Holan, hasieratik aurreikusita egozan taldeen zerrendan honako honeek sartu dira: Iggy Pop & The Stooges (USA) , New York Dolls (USA) , Green On Red (USA), Nick Oliveri and the Mondo Generator (USA), The Misfits (USA). Jaialdia abuztuaren 31an eta irailaren 1ean eta 2an izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu