‘Reo’ eta ‘Días de Incienso’ nagusi Leioako VI. Pop-Rock Maketa Lehiaketan
2006-06-12 02:00 MusikeaMetal atalean, Santurtzi-Mamarigako Reo taldeak irabazi dau. Finalistak barriz, Bioterror (Sopelana) eta Eter (Katalunia) izan dira. Pop-Rock atalean, barriz, Días de Incienso taldeak irabazi dau.
Leioako Pop-Rock Maketa Lehiaketearen seigarren edizinoak badaukaz irabazleak. ‘Metal’ eta ‘Pop-rock’ ataletan banatuta dago lehiaketea eta lehenengo atalean 61 talde aurkeztu dira. Horreetatik, Leioa bertakoak 5 izan dira, Euskal Herriko beste lekuetakoak 15, Bartzelonatik 5 maketa bialdu dabez, Madriletik 7, Mexikotik 1 eta estaduko beste leku batzuetatik 30. ‘Pop-rock’ arloari jagokonez, danetara, 121 maketa aurkeztu dira, Euskal Herritik 31, Leioa bertatik 3, Bartzelonatik 12, Valentziatik 6, Madriletik 7, estaduko beste leku batzuetatik 61 eta Argentinako Buenos Aires uritik be bialdu dabe maketa bat.
Holan, aurtengo Leioako Pop-Rock lehiaketan sarituak hurrengo taldeak izan dira. Metal atalean, Santurtzi-Mamarigako Reo taldeak irabazi dau. Finalistak barriz, Bioterror (Sopelana) eta Eter (Katalunia) izan dira. Pop-Rock atalean, barriz, Días de Incienso taldeak irabazi dau. Finalistak Bilboko Whitewood eta Bartzelonako Mono izan dira. Euskera Zerbitzuko sari bereziak Nun taldeak eroan dau ‘Eraman nazazu bueltan’ kanteari esker. Bertako talde onenaren saria Leioako Konterrek eskuratu dau eta Publikoaren Saria Reok eta Whitewood-ek irabazi dabe, metal eta pop-rock ataletan.
Musikadero Pop Rock lehiaketearen irabazleak
Musikadero Musika Alkarteak izen bereko maketa lehiaketea antolatu dau. Zuzeneko emonaldien ostean, epaimahaiak talde irabazleak aukeratu ditu. Danetara, 60 talde aurkeztu dira eta horreetatik 16 azken txanpan ibili ziran zuzenean kontzertuak emonez.
Honeek dira irabazleak:
1. Euri Ttanttak (Amurrioko rock zeltiarra).
2. Psychodelical Deja Vu (Bilboko rock sinfonikoa).
3. Jane Doe (Ezkerraldeko rocka).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!